Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
larratoki (orobat larretoki) iz larratzeko tokia.
Geu bizitzeko hiriak eta abereentzako larratokiak emateko. Elizen arteko biblia Jos 21,2
Larratoki dituen mendiak arakatzen ditu edozein belar-izpiren bila. Elizen arteko biblia Jb 39,8
Haren menpeko hiriak betiko bertan behera utziak, abereentzat larratoki eta etzaleku lasai izango dira. Elizen arteko biblia Is 17,2
Errege-jauregia utzi egingo dute, hiri jendetsua hutsik geldituko da; Ofel auzoa eta zaintzeko dorrea, betiko hondaturik, basastoen etzaleku atsegin eta artaldeen larratoki bihurtuko. Elizen arteko biblia Is 32,14
Nola lehoia Jordango sastraka artetik atera eta ardiz beteriko larretokietara oldartzen den, [...]. Elizen arteko biblia Jr 49,19