Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euli arrunt edo etxekoaren emeak 500 bat arrautza jartzen ditu hondakin horietan eta 24 ordu barru arrautza horietatik euli-larbak jaiotzen dira. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 182. orr.
Larba horietatik imagoa jaiotzen da, itxuraldaketa edo metamorfosiaren bidez intsektu heldu bihurtuko dena. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 239. orr.
Kakalardo espezie baten larbak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 81. orr.
Arrautzatik irten bezain laster, gertuen dagoen arto landarearengana jotzen du larbak. Berria - Gaiak 2006-01-28
Sitsek sekula ez dute arroparik jan; sitsen larbak dira jertseak eta alargunen fajak jaten dituztenak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 141. orr.
Zuk badakizu nola egiten diren erle langileak: gelaxka txiki batean sartzen da larba, eta janari eskasa ematen zaio. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 251. orr.
Honela eliza bat zibilizazioen ugaltze-sistemaren zati litzateke, tximeleta eta tximeleta artean arrautza, larba eta krisalidaren papera eginez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 100. orr.
Zomorro horrek, artoaren landarearekiko mendekotasuna du, bai larba-fasean eta heldutasunean ere. Berria - Gaiak 2006-01-28
Mr. Goldstein larba-itxurako gizona zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 492. orr.
Erlijio nagusi baten bizitasun iraunkorra, garai batean Mendebaldeko larba-gizarte bati bere krisalida eman ziona. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 367. orr.