Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laranjondo iz (orobat laranjaondo g.er. eta laranja-ondo g.er.) iz bortusaiaren familiako zuhaitz txikia, larruaren tinkotasuneko hostoak eta lore zuri usaintsuak dituena, fruitutzat laranjak ematen dituena (Citrus sinensis).

Gero, lehen ura zegoen tokietan fruitu arbolak sartu zituzten, lehortutako ubide bakoitzean klase bana, sagarrondoak, madariondoak, mertxikondoak, abrikotondoak, gereziondoak, limoiondoak eta laranjondoak, nekazarien pozerako, lur emankorra eta osasungarria baitzen oso.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.

Oraingo mafiaren diru iturri nagusia ez dago Siziliako limoiondo eta laranjondoetan, Milan eta Manhattango bulegoetan baizik.  Berria - Mundua   2004-12-12

Mirtoak eta laranjondoak baino ez; laranjondo garratzak eta mirto garratzak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 101. orr.

Laranjondo, limoiondo eta mingranondo makatzez betetako zuhaizti hostotsu baten erdian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.

Laranjondoak loretan zeudenean.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 108. orr.

Lorategi bat dudala, laranjondoz josia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 136. orr.

Laranjondoak fruituz beteta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus