Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izozkailuaren gaineko frutontzi zumezkoan laranja bat zegoen eta iratzargailu bat ere bai laranjaren ondoan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.
Laranja baten atala. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 103. orr.
Laranjak jan eta jan ari naiz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 230. orr.
Zuhaitz eder hura hirirako bide ondoan zegoen eta bidaiari askok laranjak lapurtzen zizkioten. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.
Laranjak erosteko txartela. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 12. orr.
Sâidna Musak laranja gozo batzuk dastatu, eta saritzat zer nahi zuen galdegin zion Miseriari. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.
Laranja baten zukua ateratzen den bezala. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.
Pomelo edo laranja txiki baten tamainaraino hazia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.
Kristal arrosazko bola bat zen, laranja koxkor baten tamainakoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 55. orr.
Hartlen arabera, bi kalkuluak konparatzea «sagarrak eta laranjak» parekatzea bezalakoa da. Berria - Gaiak 2006-04-19
Laranjazko freskagarria Leirerentzat eta kamamila beroa Amaiarentzat. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 35. orr.
Apustu egin, eta coca eta laranjazko edariak jokatzen zituzten. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 30. orr.
Laranja konpaktu horietako bat zen, laranja-atalak elkarri oso lotuta dauden horietakoa. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 137. orr.
Laranja atal-erdi baten tankerakoa. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 262. orr.
Hatzez laranja zatiak banantzen saiatu zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 137. orr.
Gosariko tostada bukatu eta laranja zumoa edaten ari zela erabaki zuen Martari deitzea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 57. orr.
ik beherago 8 eta 9. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Laranja-azal idorrak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.
Behean, hesiaren ohol ezpalduen artean flotatzen, kutxa hautsiak, laranja-azalak eta aza ustelak zituzten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.
Sagar pilen eta laranja kaxen atzean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.
Etxabean limoi eta laranja biltegi bat zegoen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.
Teknikaren aurrerapenei esker, urte guztia da orain laranja-aldi. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 50. orr.
Intxaur tamainako harriak, tarteka laranja neurrikoak ere bai. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.
· Badakizu, ohiko [zapore] guztiak, txokolatea, menda eta laranja, baina espinaka, gibel eta tripakien gustua ere suerta dakiguke. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 96. orr.
Beste urte batez Tourmaleta igo du Tourrak, eta beste urte batez laranja kolorea nagusitu da La Mongietik behera. Berria - Kirola 2004-07-17
Argi laranja batek beroaren irudipena ematen zuen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 102. orr.
Maiatzean Espainiako urtearteko KPI %3,4 hazi da: argi laranja baino gehiago, gorria pizteko datua. Berria - Ekonomia 2004-06-12
Turbante laranja baten azpian, ezpain laranja eta aurpegi zurbileko beste emakume bat igarotzen zen handik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.
Kazola handi batean bloke zuri batzuk zekartzan, azal laranja fin bat zutenak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 97. orr.
Azal laranjako liburua. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 113. orr.
Salbamendu jaka laranja jantzirik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 161. orr.
Duela bi urte Iraultza Laranja bultzatu zuen Julia Timoshenkok, Viktor Justxenkorekin batera. Berria - Mundua 2006-03-28
Ematen du koadro normal bat dela, urdina eta laranja. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 179. orr.
Zerua ere urdin ilun zegoen egunsentiko une hartan, mantxa laranja eta horiekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.
Hodei luze bikoitzaren marra morea, gorri bihurtu zen azkar, baita laranja distirant ere gerora. Txillardegi «Putzu», 1999 - 52. orr.
Korbata laranja-hori bat, ezin itsusiagoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 223. orr.
Udazkeneko kolore guztiak ageri zituzten, nire amaren gogoko koloreak hain zuzen ere: urre kolore ilunetik marroi argira, laranja tonuetatik eztiaren kolorera, okreetatik bolira, gorrixketatik beltzaranera. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.
· Markako txandal gorri-laranja batez txatxutua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.
Ezpainak laranjaz pintatuta zeuzkan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.
Praile budista laranjaz jantziek jotzen duten gong erraldoi baten erdigunea. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 81. orr.
Atarian oso ale ederrak ematen zituen laranja arbola bat zeukan. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.
Dagoeneko ageri ziren zabaldiak arroz-soroekin eta laranja-arbolekin, barraka zuriak estalki beltzarekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.
Handik bi ordura, geltoki laranja-kolore baten aurrean ikusi dut. Turago musofago bat, gorputza more, mokoa laranja-kolore eta burua pinporta txikiz betea zuena: gorriminak atzean, horiak aurrean. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 39. orr.
Batzuetan morez, batzuetan kobre-kolore garbiz, beste batzuetan urdinez, eguzkiz, horiz, laranja-kolore ñirñirkariz... Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 44. orr.
Munstro laranjakoloreok. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.
Laranja-koloreko suge pozoitsuak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.
Laranja koloreko lau billete. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 40. orr.
Eguzki galdatan, laranja koloreko eguzkitakoen azpian. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 238. orr.
Guantanamoko presoen laranja koloreko jantzi batekin. begiak laranja-kolorekoak eta irtenak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 212. orr.
· Laranja kolore biziko atorrak. Berria - Euskal Herria 2004-10-10
Begi handi distiratsuak laranja-kolore bizikoak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 95. orr.
-Hara, gaur laranja lorearen usaina daukan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.
Emaztegai orrazkera txit altua zuen, laranja lore adarrez goratua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.
Laranja-uraz betetako edontzia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 169. orr.
Kafesnea, laranja-ura eta patata-tortilla puska. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.
Bar batean gelditu naiz lehenik, kolpez irentsiz baso bat laranja ur. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 151. orr.
-Orain gustura edango nuke laranja- zukua. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 71. orr.
Kaxako laranja zukua zuen hozkailuan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.
Hozkailua ireki eta laranja zuku bat hartzen du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 93. orr.
argi laranja (5); gorri laranja (5); iraultza laranja (10); laranja atal (4); laranja azal (3); laranja kolore (16); laranja kolore biziko (4); laranja kolore bizikoa (3); laranja kolorea (9); laranja koloreko (30); laranja kolorekoa (9); laranja kolorekoak (6); laranja kolorekoek (3); laranja kolorez (4); laranja ur (5); laranja ura (9); laranja zukua (7); talde laranja (3); txandal gorri laranja (3)
laranjak eta limoiak (22); sagarrak eta laranjak (3)
talde laranjako (3)
talde laranjaren (6)