Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euri xirrin sarriko eta egun askotakoak, baina zirin, langar, euri motela gehiena, ordu askotako jardun buxti lapatx hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 174. orr.
Samuel etxera iristerako hasi ziren lehendabiziko elur-lapatx arinak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.
Gailurretan geratzen zen elur-lapatxa, antzigarrak bere kristalezko kutxan gordea zeukana, desagertu egin da egun hauen epeltasunarekin. Pako Aristi «Note book», 2005 - 60. orr.
Oriol, berriz, Mediterraneo itsasertzekoa zen, eta elur lapatxa besterik ez zuen ukitu bere bizitza osoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 181. orr.
Elurra elurxeago denean, orduan, jardun-ahala, elur-lapar edo elur-nabar gelditzen da, alde hauetan elur-lapatsa esaten dioguna, ezartzen hasi ez hasi, laster xurituko lukeenean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.