Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondo lapatuta bizi da huntza: baina besteren bizkar hartzen duena bere zain eta sustraietan janaritutakoaz osatzen du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 380. orr.
Hantxe supazterrean bertan, sutako tenazari ohartuko zitzaion gero, ea sutako txingarrak eta sutautsa lapatzen zitzaizkion: hezetasuna ugaritzen ari zenaren seinale zen hori ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Arropak azalean lapatuta zituzten biek. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.
Uztailaren abian, bero erre ittogarri batzuen ostean, lurrindurako lainobera eta lanbro-lainoak noraezean malkarretan lapatuta gelditzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 266. orr.
San Markos egun bedeinkatu honi [...] udaberriko harkaitz umelari goroldioa bezala lapatu izan zaizkio esaera zaharrak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 167. orr.
Oroitzapenen zakuan, eguraldiaren pasadizoak agudo nahasten dira eta kamusten, harik eta data berezixko baten inguruan lapatuta gelditu ez diren, herriko festekiko edo ospakizun bereziko data batzuekin, alegia... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 25. orr.
Bere uztar estalizko larruz eginikako "Kaska" pausatzen du, gaizoa, izerdi lapatua, gorri beltztua. Herria 2001-06-21