Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sua egin eta erre egingo ditu armak: babeski eta bular-oskolak, uztai eta geziak, lantza eta azkonak. Elizen arteko biblia Ez 39,9
Buruko babesgarria, ezkutua eta lantza lurrera bota nitian. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 103. orr.
Lantza, arku eta ezpatez armaturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.
Sable bikoitz gakotua aldean, labana gerrikoan, hamar oineko lantza eskuan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.
Hanka bat belauniko, lantza eskuan tinko. Nire lantzak alderik alde zulatu zuen, eta lurrera erori zen garrasika. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 64. orr.
Orduan, lantzak botatzeko agindu zien Ulisesek bere lagunei. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 170. orr.
Hirurehun gizonen kontra astindu zuen bere lantza, eta denak hil zituen. Elizen arteko biblia 1 Kro 11,11
Beste basailuren bat agertuko zen eta lantza sartuko zion putakumeari. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 160. orr.
Gogor ekin zion, lantza beheraturik. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 77. orr.
Lantza hautsita, ezpata atera zuen Lancelotek. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.
Dardar dagite lantzek.Jauregian eseria zegoen, lantza eskuan. Elizen arteko biblia 1 Sm 19,9
Zeharka nazazue zuen lantzez. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 104. orr.
Haren lantzaren makilak ehulearen gakoa zirudien. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 47. orr.
ik beherago 4. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Lantza bat erortzen da sabaitik ohe gainera, baina arrasto bat besterik ez dio egiten zaldun ezezagunari. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 13. orr.
On Kixotek bezala printzipioen lantza eskuan hartuta. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 190. orr.
Gurutzearen oinetan, soldadu erromatar batek lantza luze bati eusten zion. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.
Eskuan lantza handi eta astun bat zeramala. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.
Arkua eta mutur zabaleko lantza motza zeramatzan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.
Itsasontzietatik arkuak, geziak eta lantza eztenluzeak hartu eta, hiru taldetan banaturik, jaurtika hasi ginen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 50. orr.
Lantza odoleztatuari begira. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 129. orr.
Eskuineko saihetsean lantza-zauri bat agertu zitzaion, orbaindu gabea, gorria eta odoldua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1091. orr.
Jainkoak zeure esku jarri dizu gaur etsaia; uztazu lantza-kolpe batez lurrari josten. Elizen arteko biblia 1 Sm 26,8
Fusil tiroen oso zalea ez naiz, ezta lantza kolpeena ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 160. orr.
Lantza-ukaldi baten orbainak edertzen dio bularra. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 41. orr.
Goraka datorren argizko zaparrada hau behar da, lantza kolpezko oldar hau behar da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 132. orr.
Zazpi arma ere azaldu dira, lantza puntak gehienak, eta ezpata bat, itxuraz germaniarra. Haren lantza-kirtena ehuleen ardatza adinakoa zen. Elizen arteko biblia 1 Kro 20,5
Arma-meta handiak eta lantza-sorta zutituak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.
Normandoak, frankoen erasoaren lantza-mutur zirenak, seljuktarrak bezain konbertitu berriak ziren barbarotasunetik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.
Loxetako zumardi hura bailitzan sei Heinkel 51en helburua, eskuineko hegoa altxatu [...] eta bonbaketarien lantza formazioa utzi zuten. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.
Kontzentrazio zelaia eta egoiliarrak su-lantzekin suntsitzeko manua ukan dutela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.
Haren lantzamakilak ehulearen gakoa zirudien, eta lantzaren burdinmuturra sei kilo baino gehiago zen. Elizen arteko biblia 1 Sm 17,7
benetako lantza (3); lantza eskuan (12); lantza hartu (4); lantza kirtena (3); lantza kolpe (5); lantza kolpe batez (3); lantza luze (4); lantza santua (8); lantza santuaren (3)
lantzaren ahotsak (3); lantzaren punta (5)
lantzaz armatuak (4); lantzaz zulatua (7)