Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baionesak lantxurda iraunkorrak trabatu ditu partida guzian. Herria 2001-04-26
Martxo hondarretako lantzurda eztiak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 146. orr.
Lantxurdaz eta olatu-bitsez blai zegoen, baina ez zuen hotzik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.
-Kontuz mendi horretan, lantxurda sartzen da eta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 200. orr.
Amaia, baiki, berezkoa zuen alaitasuna apurka galduz joan zen debeku haiengatik, lantxurda goizeko eguzkipean desegiten den bezalatsu. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 29. orr.
Lainoa zuen iluntasunetan traketsena, lantxurdak apaldu egiten zion bizitasuna, eta gaztetan Mediterranioko argiak luzaz gozatu izanak areagotu egiten zion egurats gandutuaren zama, bazterralde lausotuarekiko tristura. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 10. orr.
Neguan, hori dena intzigar eta lantzurda, batzuetan luxe-luxe, izotz-azazkal 12-15 zentimetro neurtzen dituztenak ateratzen dituela haizeak, halaxe gertatzen da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 256. orr.
Milaka behi gizentegi bat beti kanpoan direnak egunero kamiuntaraka eremaiten dituzte hiltzerat eta ordainak sartzen gizenzeko, beroa gaixto delakoan lanzurda bat egiten dakote gainean fresko egoiteko. Herria 2003-11-13
Bero baitzen, lanzurda gisa ura burugainean hodi batetik heldu zitzaioten, behiak freskatuz. Herria 2003-11-06
Lantxurda-tantek distira esnetsua egiten zuten ilunpeetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 142. orr.