Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bilboko kalebazter bero haietako porlanak eta galipotak botatzen duen lamada pentsa genezake 20 gradutik gora ibiliko dela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 268. orr.
Hamar t'erdiak izango ziren zeruan Gernikako sutearen lamadak begiztatu nituenean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 64. orr.
Eta alderantziz, aire beroaren lamadak, haizeen abiada eta abiaduraren esplikazioa argi zezakeen. -1981ean, berriz, 5etik 22ra, egundoko bero lamada Penintsula osoan, 40 gradutik gora paraje askotan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.
Ardoaren lamada beroekin batean desioaren ausikiak suma nitzakeen begirada horretan, baina baita beldurra ere. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 21. orr.
Itzulpena itsu ditzaketen beroaren lamarak eta lurrunak... Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 188. orr.
Gorpua su-lamadek emeki-emeki milikatzen duten bitartean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 194. orr.