Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon laketa eta alegera, maite zuen segur hirugarren adinekoen elgarretaratzea. Herria 2004-05-06
Dominika Leon emazteki laketa zen, biziki jendekina. Herria 2005-12-15
Emazte laketa eta lagunarte onekoa. Herria 2002-09-12
Biziki neska laketa zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.
Fede handiko jendeak baitziren, beren Erregeei jarraikiak eta elkarren artean xeheak, zintzoak, laketak, goxoak, neurtuak, umilak eta ez, beste hainbeste lekutan bezala, harrokeriaz josiak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 214. orr.
Urdozeko besta laketa. Herria 2002-07-25
Halere, leku laket eta ederra da. Herria 2001-11-08
Valcarce harana hertsia bezain laketa da gaur. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 194. orr.
Bizi toki laket bat izaiteko molde hoberenak asmatu nahi ditugu. Herria 2005-08-11
Laket zait bakarrik egoitea eta ixilik, leku ezezagun batean naizelarik jende arrotzen erdian. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 28. orr.
Ulertu dut Castrojerizerainoko bidea elkarrekin egitea laket zaiola. hasi naiz jende biltzen, ibiltzen laket zaiona eta Santiagorako Bidean milaka eta milaka erromesen pausoetan berea jarri duena. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.
Eta makilarik gabe, beti, laket baitzait besoek bere balantza gostuan marra dezaten Zeren horrelakoetan ez baitzait laket gauza guziak zehazki antolatzea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.
Ez zidaten ihardetsi, eta ez zitzaidan laket izan haien isiltasuna. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.
Luzamendutan ibiltzea zait niri laket -esan zuen L-k. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.
Antzerkian laket zen orduan gazteria. Herria 2004-11-04
Ez dügü düdarik ere laket izanen direla hor bildüko diren güziak. Herria 2001-02-01
Adin hortan da ametsa gehienik laket [...] eta ametsaren erregebidea da loa. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.
Bai: laket da pilotarientzat. Herria 2003-07-31
Ez bainaiz neure buruaz laket izaten. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 127. orr.
Ahal guziak horri buruz egitea laket da. Herria 2001-09-13
Soinu eta bertsuen apaindura laket da holako egunean! Herria 2005-05-19
Badut irrati bat, han; [...] eta biziki laket dut. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 215. orr.
Pentsu dugu zenbaitzuk laket luketela hemengo unibertsitate horren laguntzea. Herria 2001-09-13
Euskarak laket baitu hitzen laburtzea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 74. orr.
Fruituak ere ez dituzte gehienetan oso laket. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 37. orr.
Etxe Garbitzea ez dut laket. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 123. orr.
Badira Amikuzen pilota maite dutenak, eta urrunago ere partiden ikustera joaiten laket dutenak. Herria 2001-09-06
Lehen behar bada, Ermita, hor josteta laket izanen nuen, baina orai badakit ondarea ez dela josta leku bat, behar dela errespetatu, zaindu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 41. orr.
· Eta jakina, gazteak gaztea laket. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 97. orr.
Besteak atsegin duena norberari ere laket gertatzea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 83. orr.
Aski da dudarik gabe zu ikustea, zuri laket gertatzea nahi izateko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 262. orr.
Gaüza bat segürra: laket lekü dela Ürrüstoi-Larrabile, bena halere hüsten ari! Herria 2001-11-15
Artaldek ere beren laket lekuak dauzkate. zeharbidarien haurridegoa ez zaio laketleku txarra, ez horixe. Herria 2002-11-28
Telepatia zein sinpatiaren ordez laketago zait urdepatia. Gauza gutxi dutela zakurrek oilasko hezurrak baino laketago. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 106. orr.
arras laket (3); batere laket (6); biziki laket (7); ditu laket (3); ez zitzaidan laket (3); ez zitzaion laket (3); ez zuen laket (3); hain laket (6); ibiltzea laket (4); laket baitzait (3); laket baitzuen (6); laket da (3); laket dut (4); laket gertatzea (3); laket izan (24); laket izanen (5); laket izateko (5); laket leku (4); laket nuen (6); laket nuke (3); laket zaidan (5); laket zaigu (3); laket zaio (3); laket zaiona (4); laket zaiote (3); laket zait (13); laket zitzaidan (9); laket zitzaion (10); laket zuen (5); niri laket (4); nuen laket (3); oso laket (8); zaio laket (3); zait laket (3); zein laket (3); zitzaidan laket (3); zitzaion laket (3); zuen laket (4); zuri laket (3)
gizon laketa (4); guziz laketa (3); laketa izan (3); laketa zen (4)