Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
laguntze 1 iz laguntza ematea.
Haatik españolek ez dute denetako bakarrak izan nahi ttipiagoen laguntze horrendako. Herria 2005-02-17
2 neska laguntze ik laguntza 6.
Tabernetan ardoa egoten zen, pattarra, beranduago garagardoa, zigarro bat edo beste, gero neska-laguntzeak zelai bazterretan gora, arbola artean. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.
· Honek, neskalaguntzera joandako mutila harrika hartzeko ohitura ez aspaldiko hura dakar gogora. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 271. orr.
Neska-laguntzera joan eta bueltako bidean galdu egin zen gaztearena. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 102. orr.