Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire kideek ez zuten, ez, batere laguntasunik eta elkartasunik erakusten nirekiko, maisuaren aurrean behintzat. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.
Anaitasuna berriz, laguntasunaren gisara hartuz, ez zitzaion axola jendeen arteko kidetasunean ez baitzuen sinesten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 161. orr.
Jatorrizko laguntasun edo sozialtasun horrek dakarzkion betekizunak, bi gisatara bete ditzake bakoitzak: edo Estatu legeen bitartez, edo Nazio ohituren bitartez. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 86. orr.
Laguntasuna eta profesionaltasuna banatzen jakin ezkero, ez dago arazorik. Berria - Kirola 2004-03-16
Laguntasuna, zoriona eta besta giroa zirelarik oroz gainetik nagusi! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.
Errubi taldeak bere besta ospatu du ganden larunbatean laguntasun osoan. Herria 2005-08-11
Luzaz ukan dezagun leialtasun zelaian eta, bizian, elgarren errespetua, atxikimendua eta laguntasuna. Herria 2003-04-03
Laguntasun agerraldiek emandako indarra. Berria - Kirola 2004-08-21
Bakarrik bizi zen amonari guk uste baino ezinbestekoagoa zitzaion katuaren laguntasuna. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 17. orr.
Leialtasunean, maitasunean eta laguntasunean ez dago animalietan zakurra bezalakorik. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 9. orr.
Zinez maite ote zuen basapiztia haren laguntasuna? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.
Etxetik irten nahi dut, begiratu eta ikusiko ez nauen jendearen laguntasuna kalean bilatu. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 33. orr.
Eta harrezkero noraezean ibiltzen hasi nintzen, bakarrik, nahiz eta Teresaren laguntasuna ezinbestekoa gertatu zitzaidan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 82. orr.
Eskertzen ditut bihotz barnetik, gertakari ilun hortan, beren atxikimenduaz eta laguntasunaz, lagundu gaituztenek. Herria 2002-08-01
Benetako laguntasuna, profesional batena. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 131. orr.
Emakumeek laguntasuna errazago eskatzen dutelako. Berria - Gaiak 2004-05-19
Eusko Jaurlaritzaren laguntasuna ere badutela azpimarratu du. Berria - Kirola 2004-06-23
Gudari indartsuak omen ziren, ongi hartzen omen zituzten berengana biltzen zirenak eta laguntasun bila joaten zitzaizkienei adiskidetasun-hitza ematen omen zieten. Elizen arteko biblia 1 M 8,1
Aparteko laguntza zen guretzat, eta laguntasun handia segurtasun gaietarako, eta hark utzitako hutsunea nabarmen sentitzen dugu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 116. orr.
-Laguntasuna sarri behar izaten zan han, ganadua altzateko, hauspoari eragiteko eta abar. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 53. orr.
Baina, nora ote zihoan neskatxa hura, bakar-bakarrik, aitaren edo amaren laguntasunik gabe, neba baten babesik gabe, haren adinean behar-beharrezkotzat jotzen badira ere? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.
laguntasuna behar (5); laguntasuna behar dute (3); laguntasuna eskatu (4); laguntasuna eskatu behar (3)