Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordubete eta 10 minutuz laburtzen da eguna. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 304. orr.
Eguna ia ordubete laburtzen bada, 58 minutu, zehatz esanda, gau luzeetako hotz markatuak, eguneko tenperaturak jaitsarazten ditu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 431. orr.
Doinua behartzen badu, luzatzeko edo laburtzeko, bertso horren neurrietatik kanpora ari da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.
Lerro bakan batzuetan laburtuko dut nire historiaren muina. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.
Fidel izan beharraz-en jatorrizko testua, baina, lau ekitalditan banatuta zegoen, eta Wildek laburtu eta hirutara bildu zuen. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 15. orr.
Tartea erdira laburtu zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 73. orr.
Aurreztu beharrez, orrialde erdira laburtu zuen idatzi beharrekoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.
Urtearekin, sei mila pesetan laburtu digute laguntza! Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 172. orr.
Gero Baionako ospitalerat ereman dute, arras gaizki, hatsa ere arrunt laburtua… Egunak laburtzen ari, polliki laburtzen. Herria 2005-09-01
Pixka bat laburturik egin nahi dudan kontenplazioa. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 123. orr.
Urtetik urterat beti laburtuz balinbadoatzi egonaldiak eta udatiarrek beti eta sos gutiago xahutzen badute, [...]. Herria 2002-08-08
Horrelako zati errepikatzaileak ere kendu edo oso laburturik utzi ditut, irakurle gaztearen aringarri. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 9. orr.
Ekonomiaren kontzepzio klasikoak -edo laburtuz, ekonomia klasikoak- Adam Smith-en obran ditu erroak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 46. orr.
Laburtuz, giza maitasuna utzi eta zakur maitasunera igaro nintzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.
Laburtuz, bada, nik nire egitekoa egiten dut. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 43. orr.
Laburtzeko, bada, konposizioaren makulua baizik ez da matematika. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.
Epea laburtu egin dela diotsuet. Elizen arteko biblia 1 Ko 7,29
Udazkena aurrera doanean [...] eguna laburtu, itzala luzatu eta gaua zabalago egin ohi da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 156. orr.
Erregea datorrenean, denak lasterka hasten dira bidea laburtu beharrez, esku-zartaka eta ufaka ongi etorria ematera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 165. orr.
Bere demonioak bizia laburtu zion. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 94. orr.
Handik goiti, gauak, aitzina egin ahalean, bere logika ezarri zigun, elkarrenganako distantzia laburtuz hizketagaiak intimotasunera lerratu bezala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
Bere heriotzaren errudun ez denak ez dik bere bizia laburtzen. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 192. orr.
Sartu zarenean bidea laburtu dizu. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 93. orr.
Pentsa, burdina ere laburtu egiten du hango hotzak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.
"Euskaldunon Egunkaria", ardurenean izena laburtuz "Egunkaria" deitzen duguna. Herria 2001-05-10
Arratsaldetan maiz etortzen zitzaikun "Madame Haroztegi", nik izena laburturik, "Maztegi" edo ere "Maki" deitzen nuena. Herria 2001-05-24
Argitalpen laburtu honen irakurleak testuan aurkitu ez dituen zenbait izen eta gertaerarekin topo egingo du taula hauetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 407. orr.
Pentateukoaren bertsio laburtua da hemen aurkezten duguna. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 9. orr.
Jatorrizkoaren bigarren eta hirugarren ekitaldiak bertsio laburtuaren bigarrenean elkartuta daude. Brunch: "breakfast" (gosaria) eta "lunch" (bazkaria) hitzen batuketa laburtua. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 15. orr.
Soinuaren intentsitate mailak dezibeletan adierazten dira (dB, forma laburtuan). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.
Modu laburtu eta xoilean adierazita. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 98. orr.
Ezagutza laburtuek iraun dute nire oroimenean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 71. orr.
Arnasa laburtu zitzaion Norari, eta izerdi hotza sentitu zuen garondoan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 195. orr.
Doinua luze-laburtu gabe ari bada, badaki zenbatu gabe ere zenbat silaba sartzen ari den oin bakoitzeko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.
aldeak laburtu (4); arnasa laburtu (3); bi hitzetan laburtu (3); bidea laburtu (5); denbora laburtu (3); ederki laburtu (3); honela laburtu (3); laburtu beharrez (3)
bertsio laburtua (4); prozedura laburtua (3)
bidea laburtzen (3); ederki laburtzen (4); egunak laburtzen (5); ondo laburtzen (3)