Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laborri 1 iz beldur edo izu ikara; beldur handia.

Laborri lauso batek hartu zuen Gabriel hori entzutean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 327. orr.

Lipar batean, haren irribarre argitsua laborri urragarriz eta suntsigarriz betetako begirada bihurtu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 168. orr.

Bihotza jauzika hasi zitzaion laborri bezalako batean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 270. orr.

Laborriak eragin ohi duen egarria baitzen nirea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 363. orr.

Gazteek egunean egunekoa bizi dute, [...], eta are gehiago, izugarria iruditzen zaie, eta ezuste bortitzekiko laborri eta harridura aurpegiz diote, "urte bete daramat Evarekin" esaera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 94. orr.

Bikain transmititzen zaio ikusleari ingurukoen laborria.  Berria - Kultura   2004-09-19

Oraindik izuak harturik banengoen ere, nolabaiteko plan bat izateak laborritik ateratzen lagundu zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 162. orr.

2 (izenondo gisa)

Piztu nuen kandela, larritasun laborri batean, eta berriro edan nahi izan nuelarik, non ohartzen naizen, harri eta zur eginik, hutsik zegoela botila.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 296. orr.

Hain baitzen giro laborria espazio zabalean, zabaldu zen elurrezko geruza trinko, gogor, distiratsuaren gainean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

3 (adizlagun gisa)

Gustavok, agerpenagatik izu eta laborri zegoen arren, galeoiaren brankako saihetsean idatzirik zegoena ikusi zuen, Ainhoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

4 laborrian adlag izu ikaraz.

Laborrian itzuli zen alde hartara, eta ez zen ausartu gehiago mugitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Isilik gorde nuen, laborrian, zurekin banatu nuen sekretu hau.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 94. orr.

· Izuaren mende dago biziduna, hari begira, ikarak laborrian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.

5 laborriz adlag izu ikaraz.

Zer egin zuen senarrak? -galdetu zuen Norak laborriz-. Intelektual bat, alegia -esan zuen Guztiahaldunak, laborriz-; ezta pentsatu ere! Gizonezkoen aurrean zirraraz eta emakumezkoekin laborriz, protagonista hor hasi duk, apurka-apurka eta halabeharrez, bere burua ezagutzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 280. orr.

Magia berba haren ahotik aditzeak laborriz izutu ninduen, aitor dut, belarraren gainean zegoen debekuaren berri ez nekien arren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.

6 laborrizko izlag izu ikarazko.

Horixe baitidate laborrizko isilpean gero niri jakinarazi, berekin dut nik hirugarren gaueko beila egin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 41. orr.

· Sartu zen, bada, begiratu zion nire alabari, zabaldu zuen ahoa izumen eta beldur laborrizko estura batean, eta zerraldo erori zen ahoz gora.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 209. orr.

7 izu-laborri (orobat izulaborri g.er.) iz izua.

Eta une hartan, [...] etxe zahar hartako isiltasun beldurgarrian, hots hark, hain bitxia izanik, ezin menderatuzko izu-laborria sortu zidan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 91. orr.

Haren boz hutsak bihotzik ausartenari ere eragiten dio izu-laborria... aditu!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

Buruari eragin nion, izu-laborria uxatu nahiz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.

Une batez, izu-laborriak jota geratu gara, erabat izoztuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.

Orain, gauez, izu-laborriak hartzen nau eta bihotza izozten dit.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 25. orr.

Gogor jipoiturik eta izu-laborriak hartuta, zaldia lasterka joaten zen lau hanken eginahal guztian, deabrudun baten gisan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Pentsatzen ahalegindu naiz, nire izu-laborri handia baretzearren.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 175. orr.

Armak bertan utzi eta izulaborrian ihesi joan ziren harkaitzen artera babesleku bila.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 106. orr.

Ahantzi gabeko laboratorio jelaz, itxaropenez eta izulaborriz bete batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.

Eta orduan pairatu nituen izu-laborrizko sei orduek txiki-txiki eginda utzi zizkidaten gorputz-arimak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izu laborri (8)

izu laborria (21)

izu laborriak (22); izu laborriak jota (8); laborriak hartu (3)

izu laborrian (12)

izu laborriaren (6)

izu laborrizko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus