Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso gizon txukuna zela, kuxidadearen maniatikoa ere bai, esaten dute berarekin bizi edo ibili behar izan zutenek. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 26. orr.
Lana espultsatu egin da kaletik, kuixidadearen izenean, estetikaren izenean. Berria - Kultura 2006-02-19
Ortega-k aski kuxidadez jokatzen du testualki, Schelling-i ez mintzarazteko "arrazaren mitoaz". Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 224. orr.
-Hau kuxidadea! -esan zion Patriciak, haurrarengana hurbildu eta eskuetatik helduz-, blai eginda zaude! Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 68. orr.
Nire txukuntasunerako obsesioak ez luke sekula halako kuxidaderik onartuko. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 92. orr.
Eta barkatzeko kuxidade hura, atariko lokaztia eta bertako lahar eta asun ugariak, baina lan handiegia zela etxea irentsi gabe basoari eustea, bakarrik eta zaharturik, zabarturik, bizi den gizon zaharrarentzat. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 104. orr.
Preso gosari-ekarlea behartu ez dezaten zuk utzitako kuxidadea garbitzera. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.
-Zer da, gero, kuxidade hau? Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 59. orr.
Kuxidade ederra utzi behar duzue sukaldean... Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 144. orr.
Anttoni zena hil zitzaionez geroztik buruan jotako sugea bezala omen zebilen gizajoa, ezertarako gauza ez zela, eta ez omen zen kuxidadea etxe hartakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 97. orr.
Hura ez zela kuxidadea esan ohi zidan Florak, sardina latakoak jaten ikusten ninduenean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 396. orr.
Nik ordurako eskuan neukan otarrain arraio hura, erraustokira botatzeko prest, ez baitzen kuxidadea abakando batengatik neure burua hala bortxatzen uztea... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.
Jakina, larru jotze garbiraino ez beste zera guziak jo litezke zirritzat, baina, ez da hori kuixidadea, errealitate zakarra baizik; euskaldunak maiz bortxatu baititu, esaera eder honen mugak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 196. orr.
kuxidade ederra (3)