Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta Lisboan izan diren gizonak kutsatu ez direla-eta, ez hadi egon hain ziur sukar ustela erabat joan dela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 127. orr.
Horietako asko eta asko hiesaz kutsatu eta hiltzera Nepalera itzultzen dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 217. orr.
Urtean 500 milioi lagun kutsatzen ditu [malariak], eta, 1,5 milioi hil egiten dira.Zortzi pertsona hil ditu H5N1ak Txinan, eta 14 kutsatu, datu ofizialen arabera. Berria - Gaiak 2006-02-26
Oharkabean genetikoki eraldatutako materialaz kutsatu den hazi edo landare bat. Berria - Gaiak 2004-05-25
Alemaniako Poliziaren arabera, 18 milioi ordenagailu kutsatu dituen birusaren egilea dela esan du gazteak. Berria - Gaiak 2004-05-09
Ez dute gorpurik ukituko, kutsa ez daitezen, Zenbait piztia ukitzeak kutsatu egiten du pertsona. Elizen arteko biblia Lb 11,24
Hauek garbi gorde zituzten bihotzak, ez baitziren idolatriaz kutsatu. Elizen arteko biblia Ap 14,4
Israeldarrek kutsatu egin zuten lurraldea beren jokabide eta egintza txarrez. Elizen arteko biblia Ez 36,17
Ahotsean lehenago igarria nion aztoramenari herrimina kutsatu zitzaiola esango nukeen, inork orduan hartaz itaundu izan balit. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 207. orr.
Harik eta bere kezkaz kutsatu ninduen arte. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 120. orr.
Gainera, aitortu ez dion egonezin horixe kutsatu bide dio, nori eta kontsolamendua eskaini nahi izan dion gizonari. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 37. orr.
Bere kexuekin gogotik barre eragin dugu, eta gauzak ez ziren horren larriak, nonbait, berari ere barregura kutsatu diogu eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.
Ikusgarria da nola generoa hautatzeak erabat kutsatzen dizun istorioa, nola sartzen zaizkizun topiko eta klixeak ia-ia konturatu gabe. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 185. orr.
Lehenak herskariaren ahostuntzea (t -> d) dakar aurreko sudurkariaren ahotsa kutsatu zaiolarik asimilazioz. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.
Christouk gogor jo zuen erakunde ekologisten aurka, eta haien argudioek komunikabideak «kutsatu» dituztela salatu zuen Berria - Gaiak 2006-03-30
Europako Batasunak ez die debekatu industriei muga batetik gora kutsatzea, eta horren ordez, kutsatzeko baimenak banatu ditu, doan. Berria - Gaiak 2006-05-02
Horren bidez, dagokiena baino gehiago kutsatzen dutenek kutsatzeko eskubideak eros diezaiekete baimendutakoa baino gutxiago kutsatzen dutenei. Berria - Gaiak 2006-05-02
Hondakinek airea kutsatzen dute, eta, ondorioz, abortuen, malformazioen eta gaixotasunen ehunekoa altua da. Berria - Mundua 2004-08-27
Atmosfera kutsatzen duten gasen inguruan akordio berri bat eskatu du Blairrek. Berria - Gaiak 2006-02-08
Lurzorua kutsatu dezaketen jarduerak. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Lehorretik iristen diren hondakinek kutsatzen dute gehien itsasoa. Berria - Gaiak 2004-10-28
Usain txarrak gero-eta gehiago zabaltzen ari dira eta, euriteetan, ixurketek Sadar ibaia kutsatzen dute. Herria 2003-02-13
Exxon Valdez ontziak isuritako fuel-olioak 2.080 kilometro inguru kutsatu zituen. Berria - Gaiak 2004-03-28
Gutxienez 211 hektarea kutsatu ziren Pirinio Atlantikoetan, 4.800 Akitanian. Berria - Harian 2005-03-23
Itsaso zabalean litro bat kutsatzen bada, haren inguruan badaude beste milaka eta milaka litro ur kalterik izan ez dutenak. Berria - Gaiak 2004-08-22
Zianuroak ibaietako ura eta lur azpiko akuiferoak kutsatu dituela salatu dute. Berria - Gaiak 2004-08-26
Frantzian badago argiak kutsatu ez duen eskualde bat. Berria - Gaiak 2004-12-08
Denverren bi enpresa zigortu dituzte plutonioarekin kutsatzeagatik. Berria - Gaiak 2006-02-18
Apaizek Jaunaren etxe barruaren garbikuntza egitera sartu eta kanpora atera zituzten, tenpluko atarira, barruan aurkitutako gauza kutsatu guztiak. Elizen arteko biblia 2 Kro 29,16
Frantziara iritsi da gaitza; ahate kutsatu bat agertu da. Berria - Gaiak 2006-02-18
Deabruen bizileku bihurtu da, espiritu gaizto guztien zulo, piztia kutsatu eta nazkagarri guztien zulo. Elizen arteko biblia Ap 18,2
Gizonezkoa, sexu-jarioa duenean, kutsatu bihurtzen da. Elizen arteko biblia Lb 15,2
Janari kutsatu haiek jatera ez behartzeko eskatu zion. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 170. orr.
Minuturo, 10 kutsatu gehiago. Berria - Gaiak 2006-03-29
San Cristóbal eta Santa Lucía mendixken gainetik agertu zauku hiri zabala, lanoxka kutsatu baten artetik. Herria 2005-06-02
birusaz kutsatu (4); ehunka ordenagailu kutsatu (3); gauza kutsatu guztiak (3); hiesaz kutsatu (5); hiesaz kutsatu izana (3); kutsatu guztiak (5); laborategian kutsatu (4); laborategian kutsatu ziren (3); lagun kutsatu dira (6); lagun kutsatu ditu (3); langile kutsatu dira (3); milaka ordenagailu kutsatu (3); milioi pertsona kutsatu (3); nire santutegia kutsatu (3); pertsona kutsatu dira (5); pneumonia atipikoaz kutsatu (4)
aire kutsatua (4); eserlekua kutsatua gelditzen (3); ur kutsatua (3)
hegazti kutsatuak (23); hegazti kutsatuak agertu (10); ur kutsatuak (8)
kutsaturik gelditu (3); kutsaturik geldituko (44); kutsaturik jarraitzen (3)
birusaz kutsaturiko (3); gibak kutsaturiko (3); kutsaturiko pertsonen (4)
birusak kutsatuta (9); birusarekin kutsatuta (6); gaitzak kutsatuta (3); gib birusak kutsatuta (4); giroak kutsatuta (3); kutsatuta egon (13); kutsatuta egotea (4); odola kutsatuta zegoen (3); ustez kutsatuta (3)
birusak kutsatutako (14); birusarekin kutsatutako (4); birusaz kutsatutako (4); dioxinaz kutsatutako (3); gaitzak kutsatutako (6); gaitzaz kutsatutako (3); gib birusak kutsatutako (3); gib birusaz kutsatutako (3); hiesak kutsatutako (3); kutsatutako animalia (3); kutsatutako animaliak (3); kutsatutako hegazti (5); kutsatutako hegaztiak (17); kutsatutako hegaztien (7); kutsatutako lurrak (3); kutsatutako odola (10); kutsatutako pertsona (3); kutsatutako pertsonen (3); kutsatutako ura (9); kutsatutako ura edanda (3); kutsatutako ura edateagatik (3); kutsatutako urak (4); ustez kutsatutako (5)
kutsatutzat aitortuko (9); kutsatutzat aitortuko du (8); kutsatutzat edukiko (10)
gaitzaz kutsatzeko (3); hiesaz kutsatzeko (4); kutsatzeko ahalmena (3); kutsatzeko arrisku (10); kutsatzeko arrisku handia (3); kutsatzeko arriskua (23); kutsatzeko arriskuan (5); kutsatzeko arriskurik (6); kutsatzeko baimenak (7); kutsatzeko baimenak lortzeko (3); kutsatzeko eskubideak (3); kutsatzeko eskubideen (5)
airea kutsatzen (5); atmosfera kutsatzen duten (3); gizakia kutsatzen (4); gizakien artean kutsatzen (6); harremanen bidez kutsatzen (3); ingurumena kutsatzen (3); itsasoa kutsatzen (3); kutsatzen du gizakia (4); lagun kutsatzen dira (4); pertsona bat kutsatzen (4)