Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamabost urte zituen Anak, baina bi kurtso galduta jadanik, eta hirugarrena galtzeko bidean zen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.
Leireren ikastolan ikasten zuen, kurtso bat aurrerago. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 247. orr.
1963, 1964 eta 1965eko kurtsoetan batez ere (azkeneko hiruretan, beraz), bost laguneko "koadrilla" hertsi bat antolatu genuen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 126. orr.
Bigarren kurtso hartan bertan, banan-banan hasi ziren euskal presoak askatzen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 64. orr.
Gaztaroko nahas-mahasean, medikuntzako bi kurtso egin zituen, baina haietatik ez zeukan oroitzapen ttikiena ere. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 253. orr.
Baloi gutxiago eta liburu gehiago erabili beharko zuela kurtso hau pasatu nahi bazuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 127. orr.
DBHko kurtso bakoitza (lau guztira) behin bakarrik errepikatu ahal izango da. herria¬
Ikas toki bat topatu behar dizugu, kurtso erdian jasoko zaituena. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 50. orr.
Kurtsoak urtean zehar ere ordain daitezke (aski da RIB bat ekartzea izen ematean hilabetero ordaintzeko). Herria 2001-11-01
Berak irabaziko luke etxeko dirua eta emazteak eguna idazten pasatzen luke, eta behar baldin balu joango litzateke kurtso bat edo konferentzia baten ematerat. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 323. orr.
11:00etan Sokoburuko merkatuan Cook It izeneko sukaldaritza kurtso berezi bat segitzeko aukera emanen dute. Berria - Kultura 2006-05-10
Kurtso guziak Elgar Zentroan emanak izanen dira. Herria 2004-09-30
Euskarazko kurtsoak segitu nahi dituztenentzat ez da oraino berantegi. Herria 2005-10-13
Koxe Perez erakasleak 1992an sortu zuen Euskal Herriko Arte Martzialen elkartea, kurtso elebidunak (euskara/frantsesa) eskainiz. Herria 2004-05-27
Kurtso horiek deneri idekiak dira eta hiru mailetan antolatuak. Herria 2005-11-03
Kurtsoaren antolatzaileetako bat. Herria 2002-08-15
Zein luzeak kurtso orduak! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 102. orr.
Hilabetean 3 kurtso-egun badira (328 ordu urtean). Herria 2004-09-09
Unibertsitateko erakasle, kontsultatzale eta hezitzaileak dira kurtso emaileak eta banakako ikasle segitzan arduratzaileak. Herria 2004-09-09
Nire ikaskideek kurtso-amaierako bidaia zeukaten prestatua. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 108. orr.
Eskerrak kurtso bukaera zen, eta fakultatera ohi baino gutxiago agertzen nintzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 54. orr.
Nik bistaz ezagutzen nuen, biok filologia kurtso bera egin genuelako. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 26. orr.
Erran behar da ere musikarien taldea osatzeko, gitarra kurtso berezi bat sortua dela horko kantuen akordioak ikasteko. Herria 2005-09-15
Bestalde, gazteriari dagokion guztia Udalaren esku dagoela dio: eskiatzera joateko ateraldiak, antzerki kurtsoak eta abar. Berria - Euskal Herria 2006-04-26
kurtso berezi (3); kurtso sail bat (3)
dantza kurtsoak (3); euskarazko kurtsoak (7); ikasteko kurtsoak (3); kantu kurtsoak (4); kurtsoak antolatzen (4); kurtsoak ematen (5); kurtsoak hartu (3); kurtsoak hartzen (5); kurtsoak proposatzen (3); musika kurtsoak (3); txalaparta kurtsoak (4)
kurtsoen hasiera (3)
azken kurtsoko (4)