Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zikoinak ere antzematen dio zeruari, lekuz noiz aldatu jakiteko; usapalak, enarak eta kurriloak badakite noiz itzuli. Elizen arteko biblia Jr 8,7
Basoa zuen inguruan, eta laku handi bat ere bai, udaberri aldean kurriloen pausaleku. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 269. orr.
Ekaitza baretu zuen egun bereko azken argiarekin ontzi handi baten oihala antzeman genuen, kurriloak saldoan hegan zelan, halaxe haren zapi zuriak airean. herri afrikar askotako sineskeran, hitzaren sorrera gorpuzten baitu kurriloak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 197. orr.
Eta kurriloak bezala ibiltzen duk, harro-harro eta puztu-puztu eginik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 422. orr.
Paperezko mila kurrilo tolestea lortzen duenak bizitza luzea eta zoriontasuna eskuratuko ditu. Berria - Kultura 2004-11-16