Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kopetan zeukan argiak ez zidan ikusten utzi, eta tinko eutsi behar izan nion aulkiari kurrikak sudurzuloan sartu zizkidanean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 22. orr.
Kurrikak, eta katuentzako guraizeak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 172. orr.
Trokolaren beheko aldean burdinazko kurrikak lotzen dira, harrietan egindako zuloetara egokitzen diren hortzak dituztenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4670. orr.
Arrantzaleekin doazen biologoek kurrikekin moztu dute amua, eta dortoka caretta caretta espezieko kide gisa sailkatu ondoren, uretara itzuli dute. Berria - Gaiak 2004-09-24
Etxera joateko baimena eskatzen hasi zen azkenean, baina hain ahots ahul eta nagiz, non, Errusiako esakune zahar batek dioenez, bai baitzirudien kurrikez jarri nahi ziola lepokoa zaldiari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 117. orr.
Egoskia bere doi gradura iritsi zela erabaki zuenean, ontzia erretiratu zuen sutatik, eta, kurrika baten laguntzaz, ore trinkotua atera bertatik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 207. orr.