Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kuriositateak eraginda hurreratu zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 102. orr.
Tabernako bezeroek, denak beltzak, hasierako kuriositatea ase ondoren [...] berenean jarraitu zuten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.
Ene ustetan emakumeak gehiago irakurtzen du kuriositate handiagoa duelako. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 322. orr.
Begirada garden eta atsegina zuen, harridura eta kuriositatea biak batean erakusten zituena. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 120. orr.
Garai hartan, bazegoen nire ustez, euskaraz egiten ari zen literaturarekiko kuriositatea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 87. orr.
Ezagutza baino areagoko behar ezkutu hori, kuriositate asetugabea. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 155. orr.
Agudo zabaltzen zaizkigu begiak harriduraz eta kuriositatez, aspalditiko ipuinon aurrean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 35. orr.
Kuriositatez beterik, berehala irakurri zuen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 249. orr.
Ekar dezadan hona, kuriositate gisa, haren bizitzari buruzko gertaera bat. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 58. orr.
Mendeak eta urteak neurtzeko egunero erabiltzen ditugun sistemak nolakoak diren, kuriositate gisa baizik ez bada ere, oroitarazteko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 10. orr.