Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehoiak harrapatzen eta zatitzen zuen ehiza lehoi-eme eta kumeentzat, harrapakinez betetzen zuen bere haitzuloa. Elizen arteko biblia Na 2,13
Kukuaren kumea beste txitak baino lehenago jaiotzen da. sugegorriak ez du erruten gainerako sugeek bezala eta kumeak bizirik jaiotzen dira. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 109. orr.
Utzi joaten amari eta hartu kumeak. Elizen arteko biblia Dt 22,7
Hamar hilabeteko kumearekin zegoen animalia hil zutenean, eta kumeak ihes egin zuen. Berria - Euskal Herria 2004-11-09
Ankerra da kumeekin, bereak ez balitu bezala. -Kumak egiteko zagok, arraioa! -esan zuen Mateok. Elizen arteko biblia Jb 39,16
Izan ere, lehenengo ugaztun emeek -ornitorrinkoek eta ekidnek- artean ez zuten kumeak kanporatzeko hodi bereizirik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 43. orr.
Enara listo dago habiak lokatzez egin eta kumak ateratzeko: gero eta eltxo gehiago baitabil airean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 140. orr.
Txakur emea lauzpabost kumez batera erdi ohi da -amonak gogotik egiten du barre-. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 23. orr.
Kumeak arrantzatzen ari zirela aspaldi zekien Jaurlaritzak. Berria - Ekonomia 2004-05-01
Kumea besoetan daraman hartz bat bezala. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.
Kumerik gabe utzi duten hartz emearekin topo egin nahiago, zentzugabekerietan dabilen ergelarekin baino. Elizen arteko biblia EsZ 17,12
Botatako kume mokohandi larrugorriak berehala hiltzen dira habiatik kanpo. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 109. orr.
Aspaldian dakigu, tximuaren kumea dela gizakia. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 7. orr.
Lehen abere-kumeak Jaunarentzat. Elizen arteko biblia Dt 15,19 tit
Atera du gerritik basurde-kumeak hiltzeko erabiltzen duen aizto zorrotza. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.
Txakal-kume bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 260. orr.
Pitbull kume batek bi belarriak moztuak zituen eta ia gangrenatuak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 94. orr.
Kuku-kumea jaun eta jabe geratzen da habian. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 109. orr.
Galduta nengoan; marea beherakoan haitzetako lirdingetan trabatutako aingira-kume bat baino galduago. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 245. orr.
Ontzijabeek «dirutza handia» ateratzen dutela legatz kumeen salerosketatik. Berria - Ekonomia 2004-05-12
Sabaian, euli-kume bat armiarma-sare batean trabatu da, astindu eta borrokan dabil. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 104. orr.
Izar-kumeak deituko die baten batek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.
1989an, hilaren 26an, tornado kume moduko batek jo zuen Murtzia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.
Kutsaduraren kumea dela esan liteke: kutsadura handien dabilen tokian jausten baita euri azido dontsu hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.
Trebantziaz mintzatzera entseatu nintzaion, lagun baten kumeari zor zaionez, baina saioa erdi ustel atera zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.
Auzo berri samar batean ginen, familiabakarrekoen moda etorri arte hiriko klase goi-ertainetako kumeen habiaren ohiko kokalekua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
Errebal kume peto-petoak, sudurretatik mukia dariela. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 87. orr.
Kartzela-kumeek eta gezurtiek agintzen dute munduan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.
Bularra zati bi egingo diat, hik aitari gurutzea nola jarri hion, halaxe, aingeru deabru beltzen batek hire arima infernura eraman dezan, arrantzale kume ugerdo hori! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.
Basati kumeak! Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 48. orr.
Gazteluko higanot-kumea! -oihu egin zuen norbaitek. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.
Hor dira beti nazi-kumeak, beti prest juduen edo musulmanen kontra jokatzeko, iduri baitu 1930-ko hamarkadan bizi garela. Herria 2004-07-15
Paris ez duk bertan galtzeko toki txarra hi bezalako artista-kume batentzat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 291. orr.
Filologo kume gazteek berehala ekin diote bista-bistakoa den kontraesanari. «Kuskue tanden», 2004 - 13. orr.
Budapesteko aberats eta aberats-kumeen gizarte txinpartatsu hartan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 22. orr.
Herriko mutiletan adimen iluneko basajaun-kumeak baizik ez nituen ikusten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.
Urrutirako kontrolean botoi bat sakatzea aski du New Yorken edozein lau urteko gamelu-kumek, kanal pornoan kultura orokorra ikas dezan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 54. orr.
-Akabatu egingo haut, ahardi kume halakoa -pistola haztatu zuen-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 272. orr.
-Zer diok, ahardi kume horrek? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 374. orr.
lehen abere kume (3)
ahardi kumea (3); cannelle ren kumea (5); cannelleren kumea (4); kumea arra dela (3)
arrain kumeak (4); cannelle ren kumeak (4); lehen abere kumeak (6)
legatz kumeen (5)