Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kuluxka (orobat kuluska g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kuluxka agertzen da) 1 iz loaldi arina, edozein tokian egiten dena.

Oso lo gutxi egin nuen gau horretan -hamar edo hamabost minutuko kuluxka pare bat baino ez-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 349. orr.

Hor berean mahai aitzinean jarririk, burua besoen gainean pausaturik, kuluxka batean sartzen naiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 45. orr.

Joanesek oren pare bateko kuluxka bota zuen, etxeko lanei lotu aitzin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 26. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zahartua zen, zurbila, hanpatua eta arnasbehartua; hortxe lo zegoen, emakume zahartuen goiz-kuluxka egiten.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 39. orr.

3 lo kuluska (orobat lokuluska g.er.) lo kukuxka.

Senar-emazte zoriontsuak dendara erretiratu ziren lo kuluska bat egitera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 140. orr.

4 lo kuluxka (orobat lokuluxka g.er.)

Lo-kuluxka bat egin zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 36. orr.

Eguna argitu aurretik lo kuluxka egiteko erran ziguten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Tarte batean lo kuluxka bat egin dugu, goizaren eta arratsaldearen artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 33. orr.

Tarteka lo kuluxkak egiten zituen, tarteka esnatu egiten zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.

Bazkalondoan lo-kuluxka labur bat egin ondoren, indarrez gainezka esnatu zen Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.

Bazkalosteko lo-kuluxka egin ondoren, ura eskatu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.

Zeruan ez zegoen hodei arrastorik, eta haizea eta zuhaitz hostoak bazkalondoko lo-kuluxka egiten ari zirela zirudien, neke handi batek jota.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazkalondoko lo kuluxka (4); lo kuluxka (62); lo kuluxka bat (21); lo kuluxka baten (3); lo kuluxka egin (5); lo kuluxka egiteko (5); lo kuluxka egiten (10)

lo kuluxkak (6); lo kuluxkak egiten (3)

lo kuluxkan (4)

lo kuluxkaren (4)

lo kuluska bat (3)

lo kuluxkarik egin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus