Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kubatar (orobat kubar g.er.) 1 izlag Kubakoa, Kubari dagokiona.

Har nezala kubatar andregai bat, baina benetako andregaia, ez jinetera bat.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 195. orr.

Kubatar jatorrikoak ez diren estatubatuarrek debekatuta daukate Kubara bidaiatzea.  Berria - Mundua   2004-09-26

Moncada kuartelaren erasoan kubatar iraultzaileen erdia hil ziren.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 70. orr.

Sierra Maestra, Fidel Castroren kubatar iraultzaren abiapuntua.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 59. orr.

Arrantzan diharduen ontzi kubatar bat da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 189. orr.

• 2 iz Kubako herritarra.

Gidaria azal iluneko kubatar bat zen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 141. orr.

Azkenean, ordea, kubatar batekin ezkondu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 70. orr.

Garestia zen kubatar batentzat, niretzat, berriz, ez oso garestia, ikasle soil bat nintzen arren.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 169. orr.

Roberto Alonso kubatar antikastristaren etxaldean aurkitu zituen Poliziak ustezko paramilitarrak. herria¬

Ama kubatarra dut, aspaldi ez dudala ikusten.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 120. orr.

Amparo, berriz, kubatar-kanadiarra da, baina jatorri siriarra du.  Berria - Kultura   2004-04-18

3 zakila titien artean masturbatuz lortzen den orgasmoa.

Kubatar sinestezin bat egin zidan orduan: bere bi titiek ito nahirik bezala estutu zuten nire txilibitua, honek, tarteka, bere burutxo gorria erakusten zuelarik erretenean  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.

4 afro-kubatar (corpusean afro-kubar soilik) izond

Bere ibilbideko hemeretzigarren diskoan, funketik, Jamaikako rock-steadytik, bluesetik, musika afro-kubarretik eta hip-hopetik edaten duten hamabost abesti bildu ditu Waitsek.  Berria - Kultura   2004-10-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kubatar doinu (3); peso kubatar (3)

alboko kubatarra (3); jokalari kubatarra (3); waltari kubatarra (4)

abeslari kubatarrak (4); pianista kubatarrak (4)

atezain kubatarraren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus