Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kualitate (Euskaltzaindiaren Hiztegian nolakotasun agertzen da) 1 iz nolakotasuna.

Lañotasuna eta argitasuna ez baitira munduko agintari guztiak, gureak alde batera utzi gabe, apaindu ohi dituzten kualitateak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 397. orr.

Ni ez naiz oldarkorra inorekin, ez daukat kualitate moderno hori.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

Gaur egun neska gutxik dituzte benetako kualitate sendoak, irauten duten eta denboraren poderioz hobetzen diren horietakoak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 147. orr.

Sinetsidazu, Miss Prism maitea, kualitate azalekoak dira irauten duten bakarrak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 106. orr.

Bihotz oneko errepublikanoentzat Bush kualitate moral eta balore etiko handiko familia-gizon leiala da, tradizionalista eta jainkozalea.  Berria - Mundua   2004-10-27

Kualitate horiek diziplina zorrotz baten ondorio dira ordea, eta ingeles poesian guztiz bereziak diren hitz harmoniak sortzen dituzte.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 8. orr.

2 (filosofian)

Kolore beltza kualitate bat da, eta, kasu horretan, Greta nolakoa den esaten digu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.

Orain arte dena bitan banandu dugu: subjektua/objektua, arima/gorputza, espiritua/materia, kualitatea/kantitatea, helburua/kausalitatea […].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 93. orr.

Kantek, Lockek ez bezala, kualitate lehenak ere -ez soilik bigarrenak- giza gaitasunen mende jartzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

Zerkien zerizana bera ez datza haien berezko izaera akzidentez beteriko batean -arrosa bat ez da dagoeneko arrosa bat: horiek (kualitateak) baztertu egingo dira-, baizik eta razionalki behar izan batean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Ez du ezertarako balio kolorea gisako kualitateak objektu materialei esleitzeak, nik koloreaz dudan esperientzia azal dezadan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hori gabe unibertsitatean irakatsiko litzatekeena ez litzateke oso desberdina izango akademia batean irakats daitekeenetik, kantitate kontua izango bailitzateke gehienez ere, ez kualitate kontua, zerbait izatekotan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 144. orr.

Donostiako Ikertaldeak egin du inkesta kuantitatiboa eta Bilboko Kualitate lantaldeak kualitatiboa.  Berria - Harian   2005-09-18

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza kualitate guztien artetik, Camek zuzentasuna miresten zuen gehien.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 166. orr.

Espazio-kualitateen esperientzia zuzena objektuen espazio-kualitateek kausatzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.

Lehentasuna gauzen presentziari, azalera-kualitateari eta horrelakoei ematen baitzaie.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 105. orr.

5 bertutea.

Gainera, dedikazio osoa zuen Ritxarrek, baita komunikatzeko ahalmen izugarria ere, eta irakaslearen kualitate haiek are gehiago lagundu zidaten, alor hartan ahalegin nendin.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 68. orr.

Europako Batasuneko estatu kideek proposatutako pertsonen «kualitate handiek aisago» egin dute hautaketa.  Berria - Mundua   2004-08-13

Egoera guztietan, alderdikide, ahaldun nagusi edo pertsona gisa izan du bere kargua betetzeko ezinbesteko kualitatea, zintzotasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kualitate lehenak (4); kualitate moral (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus