Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bost laguneko "koadrilla" hertsi bat antolatu genuen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 126. orr.
Goizeko seiak ziren eta hura artean kantari ari zen beste kuadrila batekin. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 35. orr.
Hilabete batzuen buruan, aitaren koadrila osoa gonbidatu zuten, ez dakit zein aitzakiaz, alboko herri batera afaltzera. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.
Noizko bikoteei eta koadrillei, deskontuak? nor bere garagardo-latarekin hantxe, basamortu gorrian, zutik geundela, koadrila polita bularretakoz eta galtzontziloz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 41. orr.
«Kuadrilakoak ez dira / beti izaten lagunak», bota zuen Erikak lehengoan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 26. orr.
Nik uste gure kuadrillan ere gertatzen dala holako zerbait. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 84. orr.
Bai; ikusi izan ditut elkarrekin kuadrillan. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 155. orr.
Lagunartean, kuadrilan, errima-almazen txukun samarra daukana nagusituko da. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.
Ostiral 12a, kuadrillen eguna. Herria 2005-08-11
-Zure anaia gaztearen koadrilako Iñigo? Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 113. orr.
Kanpoko kuadrilla baten ondoan daukagu denda [kanpinean]. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 103. orr.
Trauko eta bera ziren koadrilako buru. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 22. orr.
Marro eta beraren koadrilakoak ikusi genituen frontoiko atakan, ikurrinekin eta bandera gorriekin, goraka. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.
Manu eta Fermin ez ziren koadrila-koadrilakoak, baina bai gure ingurukoak eta konfiantzazkoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 92. orr.
Orain bufalo koadrila bat ere bat pasatuko litzateke zure paretik, edo elefante andana bat, zuk haietan arretarik jarri ezinean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 149. orr.
Eta, egia esan, armiarma koadrila bat badut, sarri erreparatzen dudana. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.
Beltz kuadrilak ageri dira, matrailaren alde batean Venezuelako bandera eta bestean ikurriña margotuta. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.
Leitzatik barrena karlistak zetozela eta, lagun kuadrilla bat, kontzejupean eskopetak hartu eta, Amasa aldera abiatu zituan... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 117. orr.
Adiskide-koadrilarekin egotetik zetorren, eta afaltzeko gogo bizia zeukala esan zidan. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 158. orr.
Atzo ere, Joxemirenean, gazte kuadrilla bat, nahi gabean aditzen egon ninduan eta, Estatu Batuak gora, Estatu Batuak behera... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 117. orr.
Zer iraultza-klase egingo genuen noski estudiante-koadrila belaxka bat eskutik hartuta. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 16. orr.
A ze oilo koadrilla! kalte baino ez diote egiten. «Bizia lo», 2003 - 16. orr.
-Ero kuadrila! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 252. orr.
alfer koadrila (3); gazte koadrila (10); gizon koadrila (3); koadrila osatzen (4); koadrila osoa (5); lagun koadrila (15); lagun koadrila bat (5); mutil koadrila (3); zahar koadrila (3)
lagun koadrilak (3)
koadrilako lagun (4)
gazte koadrilla (3)