Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

krosko (orobat kroska g.er.) 1 iz ontziaren gorputza, aparailua eta makineria dauzkana.

Bideko portuetan aingura boteaz, atseden hartzeko, ontzi-bizkarra garbitzeko, ustel usaina kentzeko, kroskoa pintatzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Izan ere, kroskoa Txinan soldatu zuten lehenago, eta «metalezko xaflak ondo batu gabe» zituelako susmoa du Alcedok.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Krosko bakarreko ontzien ordezkapenak, gasontzien eskari indartsuak eta itsasoko autobideek sektorea suspertuko dutela aurreratu zuen. ik kroskobakar.  Berria - Ekonomia   2004-09-15

Branka alboetako kroskoa zeharo herdoilduta zegoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.

Kafe eta goroldio koloreko urak ontziaren kroskoa plisti plasta jo eta emeki kulunkatzen gaitu portu barruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Sei egunez ekaitzaren erdian, zulo handi bat kroskan, motorrik gabe eta atoian.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Ondorioz, kroskoa zartatu eta 40.000 tona fuel-olio isuri zituen itsasora.  Berria - Gaiak   2004-03-28

2 irud/hed

Landetxearen kroskoa handia zen eta apur bat utzia; kapatazak -Gutre zuen izena- aldamenean zuen bizilekua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 192. orr.

Bai horixe, mamu gaixoa: oroimenak lekurik dueno buru-krosko nahasi honetan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 62. orr.

3 krosko bikoitz bi geruzak osatzen duten kroskoa.

Irakaslearen ustez, krosko bikoitza eraman beharko lukete petrolioa garraiatu behar duten itsasontziek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Nolanahi ere, krosko bikoitza du ontziak, eta nahiko berria da.  Berria - Gaiak   2006-02-04

4 ontzi-krosko

Helize-enborra ontzi-kroskotik ateratzen den gunean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

Ontzi kroskoaren barandak hausten hasi ziren, eta berehala zorua urez gainezka geneukan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

krosko bikoitza (3).

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus