Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

krokodilo (orobat kokodrilo eta krokodil) 1 iz muskerraren tankerako narrasti handia, kolorez berdaxka, baraila indartsuak eta lau hanka motz dituena, gorputza oso ezkata gogorrez estalia duena, eskualde beroetako ibaetan bizi dena (Crocodylus niloticus, Crocodylus intermedius etab.).

Tigreak, elefanteak, krokodiloak, kobrak eta ziminoak gizakiekin adiskidetasunean bizi diren lurraldea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 7. orr.

Herodotok dio Indoa dela krokodiloak sortzen dituen ibai bakarra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 28. orr.

Krokodiloa dela mastekatzerakoan goiko matelezurrari eragiten dion bakarra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 90. orr.

Krokodiloak besoa jan zion Kako-okerri, eta tripan darama beso hartako erlojua ere, tik-tak etengabean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 13. orr.

Orain 8 milioi urteko krokodilo baten burezurra topatu dute Australian.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Buru zapala du, krokodiloak bezala, eta mutur luzea, lehorrean animaliak ehizatzeko aproposa.  Berria - Gaiak   2006-04-07

Krokodiloaren ezkatak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 265. orr.

2 krokodilo larrua.

Sonjak bere krokodilozko poltsa zabaldu eta koadernotxo hori-gorrixka mehe bat bota zion Weinerri aurpegira.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 197. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Giltza bere krokodilo-larruzko diru-zorroan gorde zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.

Bi krokodilo-hozka desberdinek sortutakoak ematen dutela Pantxok eta Lubisek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.

Krokodilo okela jateko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 280. orr.

Errezeta nazkagarriak aurkitu zituen, Egipto zaharreko bat, esaterako, krokodilo-kaka erabiltzen zuena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 83. orr.

4 krokodilo malko pl tipula negarra.

Krokodilo malkoekin aurkeztu zen Ameriketako Estatu Batuetako presidente George Bush astearte gauean Washingtongo prentsaren aurreko agerrraldirik nagusian. herria¬

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus