Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kritika 1 iz gogolan bati buruzko epaiketa; zerbaiten balioaren azterketa.

Batzuetan kritika baino purrustada izaten da nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 26. orr.

Razionalismoari eginiko kritiketan galdera eta zalantza ugari sortu izan dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

Ikerketa konstruktibistok, hala eta guztiz ere, zenbait kritika jasan behar izan dituzte horien tesi nagusiarekin [..] funtsean bat egiten duten zenbait egileren aldetik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.

Berehala hasi ziren Udalaren kontrako kritikak gutun sailetan-eta.     «Kuskue tanden», 2004 - 224. orr.

Sendagileek prentsa ohar bat kaleratu zuten kritikei erantzuteko.  Berria - Gaiak   2004-11-13

Beren kritiketan "burgesiaren alde" ari ginela aurpegiratzen ziguten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Lévi-Strauss-en kritika Ilustrazioari, Herder-en ber-berbera da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 166. orr.

Esplotazio horri egiten zaion kritika erabat bidezkoa eta egin beharrekoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 251. orr.

Azalpen hori, ordea, modu kritikoan egin nahi izan dugu, informazio hutsean geratu gabe.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 28. orr.

Kritikak kritika, eredu kantiarrak defendatzaile sutsuak izan ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.

Arrazoimen hutsaren kritika.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Psikologia transzendentalaren bigarren paralogismoaren kritika.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 162. orr.

2 (izenondoekin)

Sarritan ekonomilariek erabiltzen dituzten ereduek kritika handiak jasotzen dituzte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.

XVIII. mendearen bukaeran lege naturalaren ideiak kritika gogorrak jaso zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.

Kritika zintzoa iruditzen al zaizu hori?  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 159. orr.

Divertimento arin bat kanpotik, gizartearen kritika zorrotz sakona barrutik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.

Politika keynestarren kritika monetarista ez zen diru-politika abian jartzera mugatu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Hau, jakina, mundu modernoan kristautasunari egindako kritika marxistaren muina da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 113. orr.

Gizarte hipokritaren kritika erruki gabea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.

3 literatura eta arte lanak epaitzeko jarduera; jarduera hori gauzatzen den azterketa.

Gurean, kritika, literatur sistemaren hankarik ahulena da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 110. orr.

Kritika literarioa eta txutxu-mutxuzaleen berritsukeria gurutzatzen diren puntua izan liteke idazleen biografia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 139. orr.

Liburu maitalea pazientziaduna da, librea, bere iritzia berak egiten dakiena, medioek eta kritika akademikoek luzaroko influentziatuko ez dutena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.

Oro har, euskal literaturan ez dago kritika sistematikorik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 292. orr.

Egiten den kritika kanonizatzailea dela esango zenuke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 328. orr.

Idazlearentzako saririk handiena zer da: denboran irautea ala kritika onak jasotzea?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 241. orr.

Zenbait emakumek oso kritika txarrak jasan izan ditugu, lagun gutxi dugun seinale.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 292. orr.

Utz iezaiozu kritikari nahi duena esaten.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 82. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kritiko.

Baina, oro har, euskal panoraman, agertu izan diren kritika-portaera batzuek, ongi erakusten dute autore kanonizatuak gizonak direla...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 159. orr.

Idazlearendako Unibertsitatea bi alderdietarik interesantea gerta daiteke: batetik [...]; eta bestetik, ikasleen kritika lanak autorearen lanaren korolario naturalak direlako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 159. orr.

Haurrentzako ipuinak eta kazetetarako kritika-saiakerak idazten hasi zen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 11. orr.

Bertsogintzari buruzko jakintza kritikoa bultzatuz, iruzkin eta kritika-produkzioaren bidez.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 46. orr.

Eta beste zenbait laguntzek, aldiz -hainbat enpresei emandako laguntzek, kasu-, ez dute kritika aztarrenik ere jasotzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 96. orr.

Kritika zantzurik ez titulu nagusietan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 147. orr.

Kritika ildo honi jarraiki, Ongizate Estatuaren paternalismoa kritikatzera ere iristen dira hainbat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 149. orr.

Teoria honen kontrako kritika-iturri izan daitezkeen argudioei.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Kritika taldeek badituzte interesak argitaletxeekin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 328. orr.

Dena den, Zalduaren ereduak, hau da, adiskideen arteko kritika trukatze egiatiak, baditu bere arriskuak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 173. orr.

Kritika-aldizkaria, hilabetekaria, Cesare De Lollisek sortua eta zuzendua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 284. orr.

Trebetasun berezi bat eskatzen du kritika mota horrek, irakurtzeko era analitiko bat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 175. orr.

Zapiainen kritika-bidea […] ez da, ia guztiok hobetoxeago edo okerxeago egiten dugun legez, liburu jakin baten merituen aipamena edo akatsen abisua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 8. orr.

Horretarako kausa-ondorioa, arazoa-ebazpena, kritika-erantzuna eta horrelako irizpideak erabil ditzakezu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 353. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Handik urte batzuetara hasiko zen idazleekiko mirespen pribatu hori jendaurrean azaltzen, liburu-kritiken bitartez.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 8. orr.

Eremu honetan, filologia kritika puntu batean hankamotz geratzen da, gehiegi atxikitzen baitzaio hizkuntza idatziari, hizkuntza bizia ahaztuz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 28. orr.

Uhuria oraindik orain literatura kritika ezak eragiten zuen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 11. orr.

Kanpoko testigantzak eta barne-kritika ados daude esatean, testua 1210etik 1221a arteko kapituluetan zehar osatuz joan zela,  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 38. orr.

6 kritika egin

Unibertsitateetan kritika irakatsi behar da, baina kritika egiteko modu horrek badu betiere muga bat gurutzatu ezin dena: arbitrarietatea. Gero nekatu eta kritika egiten hasi zitzaizkien kaletik pasatzen zirenei.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 169. orr.

Hainbat alderdi politikok, taldek eta erakundek elkarri kritika egin zioten atzo biharko Hondarribiko Alardea dela eta.  Berria - Harian   2005-09-07

EHEk kritika egin dio Jaurlaritzari.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Euskaldunen joera fundamentalistari kritika egiterakoan, esentziarik ez dagoela baieztatu dut.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 70. orr.

Baina ez du euskal etniaren aldarrikapenik egiten; eta egiten badu, horren kritika egiten du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 310. orr.

Unibertsitateko giroaren kritika eginez.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 102. orr.

Datorren astean estu eta larri ibiliko nauk eta nahiago diat egun hauek aprobetxatu hire lanaren kritika egiteko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 65. orr.

· Langdon Winner-ek [...] lau kritika zehatz egiten dizkio konstruktibismo sozialari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arrazoimen hutsaren kritika (31); arrazoimen praktikoaren kritika (4); arrazoimenaren kritika (5); aurkako kritika (11); egindako kritika (23); eginiko kritika (9); egiten zaion kritika (5); gizarte kritika (4); kontrako kritika (9); kritika asko jaso (8); kritika bat egin (6); kritika den aldetik (4); kritika egin (53); kritika eginez (5); kritika egitea (6); kritika egiteko (20); kritika egiten (22); kritika entzun (6); kritika eragin (5); kritika eraikitzailea (5); kritika feminista (4); kritika gogorra (16); kritika gogorra egin (9); kritika gogorrak (52); kritika gogorrak egin (16); kritika gogorrak entzun (5); kritika gogorrak jaso (17); kritika handiak (7); kritika handiak jaso (4); kritika jaso (7); kritika latza (4); kritika latzak (4); kritika mota (4); kritika nagusia (8); kritika nagusiak (5); kritika onak (17); kritika onak jaso (9); kritika politiko (7); kritika politikoa (6); kritika sakona (4); kritika saria (5); kritika sozial (5); kritika soziala (7); kritika txarrak (10); kritika ugari (63); kritika ugari egin (4); kritika ugari eragin (16); kritika ugari jaso (28); kritika zaparrada (6); kritika zorrotz (5); kritika zorrotza (30); kritika zorrotza egin (13); kritika zorrotza egiten (11); kritika zorrotzak (33); kritika zorrotzak egin (12); kritika zorrotzak jaso (4); kritikak kritika (14); literatur kritika (12); oso kritika onak (7); paralogismoaren kritika (4)

antzeko kritikak (4); aurkako kritikak (22); egin zaizkion kritikak (5); egindako kritikak (29); eginiko kritikak (12); egiten zaizkion kritikak (5); jasotako kritikak (6); kontrako kritikak (13); kritikak alboratu (4); kritikak arbuiatu (7); kritikak areagotu (4); kritikak berretsi (7); kritikak egin (18); kritikak egiteko (5); kritikak egiten (7); kritikak entzun (15); kritikak eragin (24); kritikak eragin ditu (14); kritikak gaitzetsi (8); kritikak izan (7); kritikak jaso (18); kritikak jasotzen (6); kritikak kritika (14); literatur kritikak (4); sekulako kritikak (4); sindikatuen kritikak (5)

arrazoimen hutsaren kritikaren (10); espainiako kritikaren saria (5); kritikaren saria jaso (6)

egindako kritikei (18); egindako kritikei erantzun (5); eginiko kritikei (6); jasotako kritikei (4); kritikei aurre egiten (4); kritikei erantzun (15); kritikei erantzunez (9); kritikei erantzuteko (5)

egindako kritikek (5)

egindako kritiken (6); jasotako kritiken (4); kritiken aurrean (9); kritiken jomuga (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus