Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hortzeriarena konpondu artean ez zegoela ez programarik eta ez krixtorik, eta basilisko hark merezi zuela zigor eredugarri bat, inoiz inork ez ahazteko modukoa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 177. orr.
Ez zen gelditu "kaka eginda" edo "krixto eginda", baizik-eta -o, metaforaren zoragarria!- "entziklopedia bat eginda". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 127. orr.
Erdoizta, hura ere gauean Olakuan gurekin zegoan eta, hari, ondoko gelan krixto bat eginda zegoan eta, bera ere astoarekin edo ez zakiat nola harrapatu duten, esaten baitzioten Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 159. orr.
Kristoren barreak egin nitinan atzo etxean, gogoratzean. -Egia esan, nik kristoren pena hartuko diat -esan zuen Imanolek. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 89. orr.
Orain kristoren lotsa emango zidak Alazne ikusteak. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 82. orr.
Kristoren animalia puska zen, arra, eta nahiko lasaia, zorionez. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 82. orr.
-Kristorena, mundiala! -esan zuen Hagridek burrunbatsu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 215. orr.
"Kristorenak ari omen dira ematen" komentatuko du baten batek ahopeka. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 95. orr.
Neure gosea asetzeko, berriz, kristorenak eta bi egin behar izan nituen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 43. orr.
Handik pixka batera, ordubete ere ez, halakoak esnatu naik eta, hi, krixton buruko mina, baina, krixtona e! Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 17. orr.
Ze kristo da hori, izan ere? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 245. orr.
Ze krixto den Kulturune bat? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.
Zer zara, feminista, ala zer kristo? Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 111. orr.
Zer Kristo, neroni joango naiz ea nolakoak diren ikustera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 193. orr.
Zer kristo gertatu zitzaion baina? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 206. orr.
Zer kristo ekarri duk kartoizko kaxa horretan? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.
Bizitzaren nondik norakoa bainoago bizirautea izan da arrangura; zer kristo ari ginen bainoago zer deabru egin beharra genuen. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 12. orr.
Eta zer kristotarako ematen dizkizut nik hainbeste orri eta ohar gero ez badituzu irakurtzen? Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 89. orr.
-Ze analisi eta ze Kristo, Martin, gaur festa egin behar diagu! Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 202. orr.
Neure buruari erran nion: ze kristo! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 271. orr.