Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uniformezko ertzain xehe moduan lan egiten zuenean krematorio bat edo beste bisitatzea tokatu izan zitzaion. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.
Berehala gelditu eta bilatu zuten elkarren laguntza tanatorioa, crematoriuma taxi-gidariak esan zuen bezala, non ote zitekeen elkarri keinu ia nabariezinez itaunka. Egia esan -gutxika-gutxika argituz joan da, zelan izan den ez dakidan arren-, hango tximinia ez zen larru-fabrika, ezpada "krematorioa", errausketa-labe baten tximinia alegia, berba horren esanguraz azaldu didatenez. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 112. orr.
Miarritzen joan den maiatzean idekia dute krematorium edo gorputz erraustegia. Herria 2004-09-30
Mediku naziek ere bata zuria janzten zuten, hala egoten ziren Krematorium-eko gaseztatzeko dutxen aretoko leihatilatik beha nire lagunak itokarrean zoratzen hasten zirenean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 129. orr.
Izterrean zenbaki bat idazten zioten, arkatz batekin eta segidan krematoriora eramaiten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 170. orr.
Krematorium-a, naziek jendeak erretzen zituzten lekua, beti ke eta ke ikusten zuen, gain batean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 186. orr.
Urrunera ikusi nuen krematoriumeko enplegatu mehe bat Emmari hurbiltzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 101. orr.
Frangotan hotzik handienean buluzgorririk, ainitz hil dira "chambre à gaz" heietan pozoindaturik edo "crematorium" deitu labe trixte hetan errerik. Herria 2005-03-03