Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kremailera (orobat kremallera g.er.) 1 iz soinekoetan-eta erabiltzen den itxitura mota, bi hortz lerro elkarri lotzen dituen euskarri berezi batez baliatzen dena. ik lerra 2.

Gure arropetan gora eta behera erabiltzen dugun lerra itxigailua edo kremailera. Txuparen kremailera goraino jaso dut, kaskoa ukondoraino sartu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 56. orr.

Txamarraren kremailera goraino lotu eta aurrera.  Berria - Kirola   2006-01-25

Larruzko jakaren kremailera goraino igo eta eskuak poltsikoetan gorde ditu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 207. orr.

Onena zen bera ere zirrika zebilela nire bragetan, eta kremailera jaisten ari zitzaidala kontu handiz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.

Gero eta probokatiboago ordea, titialdeko kremallera aldiro maila bat jaitsiz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 128. orr.

Halako batean, kremaileratik tiratu eta latex irisatuzko top ñimiñoa zorura bidean joan zaio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

-Denak lurrera! -oihu egin du Natxok ahots hautsiaz, nylonezko poltsaren kremailera ireki eta kanoi motzeko eskopeta bat atera orduko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

Besapean zekarren karpeta Nagusiaren mahai gainean utzi, kremailera askatu eta hiruzpalau orri atera zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 61. orr.

Nik neure kremailerazko karpeta horia atxiki nuen bakarrik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 52. orr.

2 trenbideetan, beste bien erdian ezartzen den errail horzduna, non engranatzen baita lokomotorraren gurpil horzduna.

Halaber, kremailera trena jarri nahi dutelako zurrumurrua ere zabaldu da udalerrian.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kremailera ireki (3); kremailera jaisten (3); kremailera jaitsi (4); praketako kremailera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus