Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kreditu (orobat kredito g. er., eta kredit g.er.) 1 iz norbaitek, beste norbaiten esku, diru kopuru bat jartzea; delako dirua bera.

Interes tasak altuagoak izanik kreditua garestiagoa denez, kontsumitzaileek kreditu gutxiago eskatzen dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

Orduan kreditu bat ematen zaio, interes baxuan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 115. orr.

7.321 milioi euroko kredituak eman zizkion finantza erakundeak sektore pribatuari.  Berria - Ekonomia   2004-03-13

Herrialde zordunei kredituak ordaintzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Irabazi urriak kredituak kitatzeko erabiltzen zituztela.  Berria - Harian   2005-11-22

Etxebizitza hipotekatua daukat, eta heldu den hilean amaituko da epea kreditua itzultzeko.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 55. orr.

Kredituak "ezin kobratuzkoak" zirela aldarrikatu beharko zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Horren guztiaren ondorioz, kreditua izozturik geratu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Aurrezki kutxan elkarrekin kreditu bat duten gizon eta emakumeen artekoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 262. orr.

Ferietako merkataritzaren parterik handiena, beraz, kreditu bidez egiten zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bankuek aukera zuten herrialde zordunari kreditu berriak emateko edota zorra zuzenean berriz erosteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.

Zeren bankuan kreditu pertsonala lortzea oso erraza da.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 104. orr.

Ez zen nehor herabe kreditu ttipi baten galdegiteko saltegi batean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 95. orr.

Epe ertain eta luzeko kreditu bihurtu zituzten gordailu likido horiek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Alde askoko garapen-banku baten gaineko kreditu baten arrisku-koefizientea %20 da, higiezinen kreditu batena %50.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urtez urte errepikatzen ari den atzerapenak kreditu etxeekin operazio bereziak egitera behartzen gaitu.  Berria - Harian   2005-12-03

Nazioarteko kreditu erakundeak.  Berria - Ekonomia   2004-04-20

Abuztuaren 31ean 3.827 milioi euroko kreditu saldoa zuen kutxak.  Berria - Ekonomia   2004-10-01

Familiari emandako azken kreditu aukerez baliatuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Partikularrek eta enpresek egindako kreditu eskaerak nabarmen ugaritu ziren.  Berria - Ekonomia   2004-03-13

NDFren kreditu-ahalmena 15.000 milioi dolarrera murriztua zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

NDFren kreditu-erraztasunak noiz zabaldu zain.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Kreditu inbertsioen balioa 7.885 eurokoa da.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Bankuek eman dezaketen kreditu kopuru osoa mugatuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Haiei [truke-letrei] esker saihestu ziren funtsen transferentzia fisikoak, saltzaileari kreditu-titulu bat ematen baitzitzaion, beste lekuetan eta bestelako diruz ordain zitekeena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Hasieran ordainketarako tresna ziren truke-letrak, kreditu-tresna bihurtu ziren berehala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Merkatu espekulatiboen erorikoa, kapitalen ihesa eta kanpoko kreditu-lineak izoztea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Nazioarteko kreditu-sistemaren dinamismoarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Fitch Ratings agentziak Gipuzkoaren kaudimena eta kreditu gaitasuna aztertu eta AAA mailara igo du herrialdeko kalifikazioa.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Banku-kreditu zaharrak titulu negoziagai bihurtu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Zuzeneko inbertsioak eta merkataritza-kredituak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Hala, bankuek orain konkurrentzia bikoitza pairatu behar dute, beren jardueren bi alderdiekin lotua: ekonomia-kredituen kontzesioa eta funtsak erakartzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Eskatutako hipoteka kredituen %34 Arabatik kanpo eman zituen kutxak.  Berria - Ekonomia   2004-03-19

Milaka milioi dolarreko negozioa da karbono kredituena.  Berria - Gaiak   2004-12-19

Ez, behintzat, ikerkuntza-kredituak banatzeko kargua zuten batzorde eta erakundeek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.

5 ospea.

Argitasuna ez ezik, zuhurtzia sano eta beldurgabea erakusten du gure bertsolari gazteak, irabaz lezakeen kreditu intelektualari -eta, bidenabar, txapelak eta gainerako bedeinkazioak bereganatzeari- zeharo eta osotoro baitio uko egiten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Klasiko bat berrirakurtzen dela, eta berrirakurri ez, eta irakurtzen ari dela aitortzen duenari kreditu guztia erretiratzen zaiola.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 91. orr.

6 ikasgai baten balioespen unitatea.

Erreformarekin batera, kreditua iritsi zen unibertsitateetara, ikaste ahalegina neurtzeko unitatea, alegia.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 98. orr.

Ikasturte bakoitza 60 kreditukoa izango da, eta kreditu batek hamar eskola orduren balioa izango du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-02

Gradudunez beherako zenbait kreditu eskuratu zituen Chicagoko De Paul unibertsitatean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 42. orr.

Joaten diren ikasleei aukera askeko bi kreditu emango zaizkie.  Berria - Kultura   2004-07-06

Kredituen sistemarekin, ikasleak honenbeste kreditu egin behar ditu ikasketak bukatu arte, eta kreditu horiek nola egin behar dituen berak antolatuko du, bai urteetako banatzeari dagokionez, bai gaiei dagokienez, hor aukera handia izango baitu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 98. orr.

Bolognako Adierazpenaren sinatzaileek unibertsitate guztietan kreditu sistema berria egitea eskatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Nafarroako Unibertsitate Publikoko euskarazko kredituen eskaintzaren ehunekoak bat egin beharko du euskaraz ikasi nahi duten ikasleen ehunekoarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

7 pl film bateko arduradun eta kideen zerrenda zehatza.

Brandok ere ez zuen batere gustuko izan filma, eta bere izena kredituetatik kentzeko eskatu zuen, filmak Columbus pertsonaia historikoak indiarrekin izandako jokabide zital eta hiltzailea ez zuela behar bezala salatzen iritzita.  Berria - Kultura   2004-07-03

Kredituetan arakatuta, Hank Williams (You cheatin' heart), Webb Pierce (There stands the glass), Conway Twitty (What am I living for), Big Joe Turner (Don't you make me high) azaltzen dira kantuen egileen artean.  Berria - Kultura   2006-03-05

Kredituetan ekoizle modura azaltzen ez den arren.  Berria - Kultura   2006-02-01

Dokumentalaren amaierako kredituetan «Euskal Herriko kultur elkarte txiki eta ameslariei besarkada bat» bidaltzen zaie  Berria - Kultura   2006-01-10

8 kreditu karta kreditu txartela.

Sartu zure kreditu-karta horretarako asmatua den irekiduran.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 153. orr.

Arrantzaleak Le Manouche itsasontziko gasolina hartzeko kreditu karta ebatsi eta gasolina itsasora isuri zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

9 kreditu letra (orobat tilutu) pl kredituak, film bateko arduradun eta kideen zerrenda zehatza.

Telebista-serietan ikasi genuen, istorioa bukatu eta kreditu-letrak pasa ondoren.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.

Nire izena ikusi omen zuen ez dakit zein programatako kreditu-tituluetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

10 kreditu txartel

Norbaitek Diners kreditu txartela asmatu zuen, gaur egun ia-ia erabiltzen ez dena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.

Birusak kreditu txartelaren zenbakia eta gako-hitza aurkitu eta datuak bere sortzaileari bidaltzen dizkio.  Berria - Gaiak   2004-06-05

Azken bolada honetan milaka kreditu txartel bikoiztu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako kutxazainetan.  Berria - Harian   2005-03-03

Kreditu-txartelaz ordaindu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 165. orr.

Merkeena aukeratu nuen, Fagor etxeko eskaintza bat, eta halere kreditu-txartela hezur eta azal utzi nuen. Bai gaur egungo diru papera, plastikozko dirua (kreditu eta debitu txartelak) bai diru elektronikoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 67. orr.

Ximurrak, kreditu-txartelaz baliaturik, hiru lerro itxuratu zituen karpeta gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

11 kreditua izan epetan ordaintzeko aukera izan.

Kreditua genuen izkinako janari-dendan, arroz-saltzailearenean eta supermerkatuan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus