Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zuten aurkitu inongo kreaturaren arrastorik ere: ez txoririk, ez hartzik, ez azeririk, ez gepardorik. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.
Kreatura basatia zen, legerik eta araudirik gabeko askatasunean bizitzeko sortua. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.
Erabat jende artean eta jendearentzako bizi denak, ezin lezake gehiagorik eman, munduko kreaturarik argiena izanik ere. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 255. orr.
Kreatzaileak Bere kreaturen bizitzaz arduratzean erakusten duen eskuzabaltasunaren seinale adierazgarritzat daukat. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 111. orr.
Bere burua hiltzen duenak Jaungoikoaren kriatura bat hiltzen duelako eta bere burua kondenatzen duelako. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.
Bereizi behar dela Kreatzailearen zoriona eta kreaturaren zoriona. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 82. orr.
Jainkoak egin zuen arrazoidun kreatura, goihen ongia ezagut zezan eta ezaguturik maita zezan eta maitaturik beregana zezan eta bereganaturik goza zezan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 59. orr.
Zorionaren umezurtz ziren usu bere zeluloidezko kreaturak. Berria - Kultura 2004-05-16