Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kotoiaren hazi, zurtoin eta zuztarretik ateratzen den gossypol substantzia. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 104. orr.
Txinan, kotoi transgenikoa ekoizten duten nekarazarien erdiak pobreak dira. Berria - Gaiak 2004-03-05
Barruan, ez bihotzik, ez birikarik, ez urdailik, ez hesterik; kotoi ilundua besterik ez. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 53. orr.
Zamarrak, oihal indianoz eginak eta kotoi gordinez estaliak, gerrian estutzen zituzten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.
Setheren ondoan eseri eta kotoi grisarekin galtzeta egiten hasi zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 135. orr.
Hein handi batean, kotoiaren esportazioak finantzatzen zuen inbertsio-ahalegina. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.
Kotoi zurizko gortinak. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 78. orr.
kotoiaren froga, aizak! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 14. orr.
Kotoi esterilizatu batez garbitu ondoren. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.
Burua kotoi malutaz betea banu bezala sentitzen nintzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 233. orr.
Liho-, kotoi- eta artile-haria atzerritik inportatzen hasi behar izan zuten. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.
India, kotoi-ehunen esportatzaile izatetik, inportatzaile izatera igaro zen 1830ean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.
Beste batzuk aladja leunaz eginak ziren, marra txikiko kotoi ehun horretaz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.
Makinaz egindako kotoi-gaiak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.
Jaka handia eta larru koloreko kotoi-belusezko galtza zabalak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.
Ohartu baitziren kotoi sailetan lan egiten zuten gizon asko eta asko ez zirela ugalkorrak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 104. orr.
Çukurovako ordokiak eta Ziliziako kotoi-zelaiek. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 9. orr.
Alabamako kotoi-soroak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 152. orr.
Kotoi fabrika bat, eta fabrikako langileen etxeak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 201. orr.
Ehunka kotoi-bala zeuden pilaturik bertan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 92. orr.
Oso kalitate handikoa zela sotoko kotoi-kargamentua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 96. orr.
Alkoholetan bustitako kotoi puskak. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.
Likido urdinean bustiriko kotoi puska batekin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 117. orr.
Kotoi-uztak laukoizteko ongarri-sistema. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.
· Haize hotza sartu da berriro, eta kotoi hodei mardulak marrazten hasi dira goian. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 28. orr.
kotoi balak (4); kotoi balen (3); kotoi puskak (3); kotoi zurizko (3)
kotoiaren froga (3); kotoiaren samuari (3)
kotoizko atorra (3); kotoizko galtza (3); kotoizko hodei (3); kotoizko izara (3); kotoizko makila (3); kotoizko oihal (3); kotoizko soineko (4)