Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gu beti izan gara kosmopolita samarrak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 168. orr.
Beti izan da hau hiri kosmopolita, jatorri askotako jendearen biltoki. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 69. orr.
Orduantxe ikasi baitzuen Donostiak hiri modernoa, irekia eta kosmopolita izaten. Askoren artean «Rataplan» - 21. orr.
Brooklyn unibertso kosmopolita da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 88. orr.
Hemezortzigarren mendeko eraikin apal ederrak, europar zibilizazio kosmopolitaren distiraz iparraldeko gau zurian. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.
Inkesta horrekin, gero-eta kosmopolitoagoa den euskal gizarte hunen argazki sozial-kulturala nahi da neurtu. Herria 2004-09-30
Florentziako handitasun kosmopolitan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.
Amona sentitu nuen hizketan, arin eta neurritasun kosmopolitarekin, polizietako bati eskatuz lagun ziezaiola leihoa ondo ixten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 171. orr.
Gogoratu zitzaidan kosmopolita eta bon vivant agertzeak on eginen ziola gure gau hasierari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.
hiri kosmopolita (5)