Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artzain xakur xapelketa eta ardi moxte, hor ere berrikuntza bat, xakurrak ardiak kortxilan sar araz eta artzainaren lagunek ardi horiek behar dituzte moxtu zoinek hobeki. Herria 2005-08-11
Ez zituzten bertzen ofizioak haizu, soinua jotzea ba baina ez dantzan artzea... eta gehiago dena elizan sartu eta, Aitaren etxean, hor ere berdin, beren kortxila bazuten. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 66. orr.
Oren beretsutan airearen hartzera ateratzen gintuzten, oren laurden bat egunean, kortxilo ttipi batzuetara, 3 edo 4 metroko murruz inguratuak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 20. orr.
Baionako egun hortan, irarkola-lantegian bazen kortxela xume bat, han ari ginen Lafitte eta biak, hango andere segetariaren bestaldean, Labarthe jaun andere arduradunak eta hiruzpalau langile haratxago. Herria 2001-10-25
Preso kortxelak ttipiegi, jatekoa ez hanbatekoa, kontrola sobera eta bisitak bakanegi, holakoak dituzte beren arrazoinak.. Herria 2004-09-02