Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kibitka, berriz ere korronte biziak bultzaturik, ibaian behera doa arin bai arin. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 353. orr.
Itsas uhin erraldoiak, ibaien korronte zabalak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 245. orr.
Aski baitzen txinpart edo ilaun bat ibaian erortzea naftazko korronte hura guztia suak har zezan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 404. orr.
Korronte beroa nabaritu dut aurpegian. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 171. orr.
Eurekin batera eter korronte bizkorrak barruan doazelako. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 337. orr.
Korronte geldo baina etengabea, marea gora ustezko dike seguruaren zirrikituetatik agertzen den bezala. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 133. orr.
Zaila litzateke, ordea, ohiko korronte mota bidaltzea (elektroi fluxu bat) nerbio-zuntzean zehar. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.
Telefonoaren ahoan esandako hitzen soinuak korronte elektriko bihurturik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.
Presio mekanikoaren ondorioz korronte elektrikoa sortzeko gaitasuna. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.
Hartara, sortzen diren korronte piezoelektrikoek halako ponpaketa bat eginarazten diete zelulen mintzei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 38. orr.
Nerbio bati estimulu jarraitu bat aplikatzen zaionean, erantzuna ez da jarraitua izaten, bulkada laburren segida bat baizik; antz handiagoa du Morse seinale batekin korronte beti-berdin batekin baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
· hed Korronte magnetiko batek eraginda. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 185. orr.
Oro har, bi korronte nagusi ditugu epistemologia modernoan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.
Gure XXI. mende honetan diren korronte literarioetakoa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.
Zein da gehien betetzen zaituen korronte poetikoa? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 355. orr.
Aguste Comte izan zen korronte filosofiko honen sortzailea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 299. orr.
Badirudi etorkizunean korronte eta kultura horiek guztiak geroz eta berdintsuagoak izango direla. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.
Lerro zuzenetan iheska zihoazen korronte-uhin gorriak eta zuriak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.
Korronte kopurua aldatu egiten baita urteak igaro ahala. Berria - Gaiak 2004-09-17
Hodian, kanpotik beroturik, hidrogeno-korronte bat iraganarazi genuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.
Merkurio-korronte baten aurka borrokan ariko bailiran. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 46. orr.
Lur azpiko magma-korronte bat. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 84. orr.
Konposizioaren erdian indar-korronte bat eratzen zen. «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.
[Duns Scotok] pentsaera-korronte arrakastatsu baten ildoa utzi zuen irekita ondorengoentzat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.
Hiritar burutsu, eraginkor, serio, arrazional eta ponderatu batzuek osatutako iritzi-korronte bateko lider. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 83. orr.
Pentsamendu korronte berrien arabera Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 120. orr.
Guyanan, eguraldia ez da txarra berez, baina, atmosferan aire korronte bortitzak dabiltza. Berria - Gaiak 2004-02-27
Eta haizea ez da haizea, makina batek sortzen duen aire-korrontea baizik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 163. orr.
Guyanan, eguraldia ez da txarra berez, baina, atmosferan aire korronte bortitzak dabiltza. Berria - Gaiak 2004-02-27
Aire-korronte indartsuak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4030. orr.
Haize-korronte kaltegarriak nola saihets daitezkeen ikusteko.Haize-korronteak gora altxatzen direnean ilunpetan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 810. orr.
Haize korrontea sartzen zen ate handi zabaldutik eta freskura pixka bat zekarkion ardo usainezko giro bero hertsi hari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
Toki aproposa da hau migrazioaren fenomenoa aztertzeko; pasabide egokia da hegaztientzat; haize korronteak aprobetxatzen dituzte hegan egiteko Berria - Euskal Herria 2004-10-06
Labradorretik Islandiara eta gero Eskozia aldera jausten den itsas korrontea da. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Duela bi aste pasatxo atera ziren Nua dibutik, baina itsas korronteak beren ontzia desbideratu zuen. Berria - Harian 2006-04-04
Itsas korronte bero horren ondorioz epeldu egiten dira ozeanoak. Berria - Gaiak 2004-10-12
Peruko arrantzaleek El Niño deitu zioten, urtero Eguberri aldean azaltzen den itsas korronte beroari. Berria - Gaiak 2004-10-12
Azken urteetan itsas-korronteak ikertzen aritu da. Berria - Gaiak 2004-09-17
Postara jo zuten kontu korronte bat irekitzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.
Elkarrekin zabaldu berri duten kontu korrontea balitz bezala. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 75. orr.
Kontu korronte jori bat zen Inesen bizigarria. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 43. orr.
Eskale haiek guztiek kontu-korronte oparoak zituzten bankuetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 229. orr.
Batzorde honek Washingtongo Riggs bankuan aurkitu zituen Pinocheten ustezko kontu-korronte ezkutuak. Berria - Mundua 2004-07-25
Ostegun gauean enpresaren kontu korronteak bahitzeko agindu zuten epaileek. Berria - Ekonomia 2004-07-04
Khanek eta bere laguntzaileak, Mohammed Farooqek, kontu korronteak izozturik dituzte. Berria - Mundua 2004-02-01
2003ko otsailaren 19an, Martin Ugalderen kontu korronteak blokeatzeko agindua eman zuen. bere kontu korrontea gizentzeko. Berria - Euskal Herria 2004-10-23
Kontu korronteko diruari kiratsa dariola... ba tira!, sudurra aise ohitzen omen da; izen ona eta itxura, berriz, gorde egin behar dira. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 231. orr.
Arazoaren gakoa ez zegoen balizko adarretan, senarraren desleialtasunak emakumearen kontu korrontean izan zezakeen eraginean baizik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.
Zure identifikazio datuak lapurtu eta kontu korrontea husteko. Berria - Gaiak 2004-11-14
Kontu korronte zenbaki batekin. Berria - Kirola 2006-03-11
· AEBek kontu korronteko defizita handitu arren, dolarra gora. Berria - Ekonomia 2004-12-17
541.800 milioi dolarrekoa da kontu korronte bidezko defizita. Berria - Ekonomia 2004-03-13
Desiragarria da truke tasan malgutasun handiagoa izatea kontu korronte superabit handia duten herrialdeek, batez ere Txinak. Berria - Ekonomia 2006-04-23
Finantzaketaren liberalizazio lasterregiak areago galaraz dezake egonkortasuna; izan ere, kontu korronteko balantzari dakarkion beherakada dela-eta, truke-tasen beheranzko espekulazioa bultzatzen du, eta, horren ondorioz, kapitalak ihes egitera bultzatzen ditu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.
Argindarraren bi handikien arteko borroka zegoen honen atzean: Thomas A. Edison korronte zuzenaren defendatzailearen eta George Westinghouse korronte alternoaren asmatzailearen artekoa. Korronte alternoaren eragin txikitzaile demasak frogatzeko, dozenaka animalia -katuak eta zakurrak bereziki, baina baita elefante bat ere, tartean- elektrokutatu zituen sistema honen bidez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.
Abiadura handiko burdinbideetan korronte alternoko 25 kilovolteko tentsioa duten katenarietan ibili ahal izango dira, baita korronte zuzeneko hiru kilovolteko ohiko lineetan ere. Berria - Ekonomia 2004-02-25
Edisonek bere aurkariaren argindar sistema hobesten zuen exekuzioetarako, korronte alternoa heriotzarekin lotuz gero, etxe erabilerarako arriskutsuegitzat jo eta bere korronte zuzena hobetsi eta orokortuko zelakoan. korronte zuzeneko hiru kilovolteko ohiko lineetan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.
Baikal aintzirak badu ur korronte bat goiko hegia inguratu eta Angarako ahoraino doana. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 387. orr.
Ez nazala ur-korronteak eraman, ez nazala zurrunbiloak irentsi. Elizen arteko biblia Sal 69,16
Ur korronte beroa Labrador itsasora ailegatzen denean, ur beroa lurrundu egiten da. Berria - Gaiak 2004-09-17
Itsasoko ur korronte beroek lurreko tenperatura epeltzen dute. Berria - Gaiak 2004-09-17
Ur azalaz haratago begiratuz gero ur korronte sendo eta interesgarriak antzemanten dira, hain zuzen gatazka gainditzeko norabidean. Berria - Euskal Herria 2004-07-11
Ez zeukaten ur korronterik etxebizitzan, eta atarira irteten zen ur bila, gero sukaldean ezkutatu eta bere burua garbitzeko. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 91. orr.
Aurreko bizialdiak ur-korronteak baitira edonorentzat, bizitzako itsas azpitik tiraka ari direnak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.
aebetako kontu korronte (4); aire korronte (5); haize korronte (3); itsas korronte (3); kontu korronte (35); kontu korronte bat (8); kontu korronte bidezko (3); kontu korronte defizita (3); korronte artistiko (5); korronte beroa (3); korronte beroak (3); korronte bidezko (3); korronte defizita (3); korronte elektriko (9); korronte elektrikoa (7); korronte handi (3); ur korronte (9)
kontu korrontea (13); ur korrontea (5)
defizit korronteak (4); haize korronteak (3); kontu korronteak (23); kontu korronteak desblokeatu (3); ur korronteak (8)
kontu korrontean (7)
balantza korrontearen (4); defizit korrontearen (3); kontu korrontearen (3); korrontearen aurka (7); korrontearen kontra (10)
kontu korronteen (4); truke korronteen (5)
aebetako kontu korronteko (6); golkoko korronteko (3); kontu korronteko (16); kontu korronteko defizit (4); kontu korronteko defizita (6); korronteko defizita (6)