Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
korrokoi iz Mugilidae familiako arraina, janaria ibai ahoetako lohian bilatzen duena (Mugil cephalus etab.). ik lazun.
Urak kolore gorrizta hartu zuen, eta 300 arrain hil ziren, gehienak korrokoiak. Berria - Euskal Herria 2004-09-21
Korrokoien jauziek burbuilak sortzen zituzten paperolako kimikak gandututako uretan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.
Izokina, zilar landua iduri, ezkatak metal leunduan gubilez joka eginda dauzkana; korrokoia, ezkata handiagokoa, eta zakarrago zizelatua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.