Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez gaituk, beraz, zuek bezala ibiltzen, korrika eta lasterka. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 504. orr.
Erreka zulora joan ginen Jack eta biok, korrika, oihuka, gure makila mehekin sasiak ebakiz, dantzan, zakurrak xaxatuz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.
Aizkoran edo korrika, estropadetan nahiz karga-jasotzen, berdin zitzaion. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 15. orr.
Herriko kale nagusitik abiatu zen, eta ni haren aldamenean, korrika. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 51. orr.
Korrika hasi nintzen, gero eta azkarrago. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 32. orr.
Korrika etorri eta sua itzali zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 725. orr.
Sebastian korrika etorri zitzaigun atzetik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.
Korrika joan komuneraino eta gonbitoka hasi nintzen neu ere. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 89. orr.
Eskaileretan gora korrika nindoala. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 19. orr.
Kale kantoiko etxe baten atarian zegoen atso bat korrika sartu zen etxe barrura, oilo esetsi bat bailitzan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 51. orr.
Korrika ihes egin nahi nuen, baina ezin nuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.
Espaloiaren gogorra korrika ihesi zoazenean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.
Alde hemendik korrika, ni garrasika hasi baino lehen. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 229. orr.
Julienen gorputzetik emaztearen gorputz ondora korrika zakurra, batetik bestera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 53. orr.
Oinez datoz orain, korrika. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 96. orr.
Gure begien aurretik, auskalo nondik aterata, gazte lerden, segail eta eder bat korrika lasaian igaro zenean. Pintzela arin utzi eta leihora joan zen korrika estuan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 81. orr.
Agente alemana korrika astun batean etorri zen haiekin biltzera. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 116. orr.
Enetzat, zorionak haurtasunean [...] Erriberako bide gorrietan, Inma, Asun, Mertxe eta Anarekin egiten genituen korrika libreen itxura du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 141. orr.
Egun batean entrenamenduko korrika-saioa egitera haiekin joateko eskatu zidaten. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 64. orr.
Bere bizitzan korrika saio gehiegi ez egin izanaren itxura zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 16. orr.
-Ago geldi, kankallu ori, korrika-apostua diagu-ta. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 84. orr.
Osaba Juanek azukre-koxkor bana eman zien, eta bikiak korrika batean abiatu ziren etxera. Mutikoa korrika batean urrundu zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 90. orr.
Ikusten dira etxeak eta auzoak aurreraxeago, baina korrika batean heltzeko urruti samar. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 47. orr.
Ixtant berean, bi gazte indartsu iaioenek, heldu gurpilari ardatz-kirtenetatik eta korrika batean lasterka, […] Mosela ibairaino eraman behar zuten, dena erre baino lehen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 251. orr.
Korrika bizian abiatu zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 120. orr.
Eskailerak ere korrika bizian igo zituen, azentsorea bazegoela konturatu gabe. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.
Gizon bakan batzuk zetozen korrika bizian, etsaiek sartaldeko mugei eraso zietela. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 89. orr.
Jauzi batean zutitu eta korrika bizian hasi zen. Berria - Kultura 2004-08-26
Inoiz edo behin inguruan gizakumerik sumatuz gero, korrika bizian ezkutatzen zen bere leize zuloan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 38. orr.
Arin baina korrika egin gabe urrundu nintzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 125. orr.
Korrika egin nahi nuen, ihes egin handik, betiko desagertu, baina galdua nuen buruaren eta gorputz-atalen arteko sinkronizazioa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 133. orr.
Hotzaren aurkako erremediorik onena korrika egitea dela. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 51. orr.
Denbora luzez egin zuen igeri eta korrika saguak, neke zantzurik erakutsi gabe. Berria - Gaiak 2004-08-25
Ez nintzelako gai beste batzuk bezala poliziaren aurrean korrika egiteko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 302. orr.
Arrainek ezin dutela lurrean korrika egin. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 118. orr.
Kale-kantoiraino egin zuen korrika eta abian zen tranbia batera igo zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 288. orr.
Gordeleku antiaereoetara egin zutela korrika oihuka negarrez. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 108. orr.
· Zer gertatzen zaie zakurrei azkar samar ibili, salto batzuk edo korrika pixka bat egiten dutenerako mingaina kanpoan dutela jartzeko? J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 66. orr.
Korrika, salto edo beste edozein ariketa fisiko egitean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 67. orr.
Hondartza oso-osorik egin diat korrika! Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 112. orr.
Safiko atxilotze zentrotik aireportura dauden hiru kilometroak korrika egin zituzten etorkinek soldaduak atzetik zituztela. Berria - Mundua 2006-03-08
Korrika egin nituen hiru eskailera tarteak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 111. orr.
Maitasunak, ailegatzen denean, korrika eginarazten dizu, nire uste apala hori da. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.
Hiru hilabetetik gora eduki zituzten han, egunsentian ordu erdiz patiora atera eta akitu arte korrika eginaraziz. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 73. orr.
Han daude izeba Sole eta abuelo, segi korrika-korrika -esan zion Laureanok. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 214. orr.
Bizkarra eman eta korrika hasi nintzen, korrika, korrika... itzulerarik gabeko bidean. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 39. orr.
Korrika eta korrika egin arren, zuri-zuri egina aurkitu genuen Iñaki, galtzak kakaztuta... Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 103. orr.
Korrika eta presaka bizi gara; nora ez dakigu, baina azkar iritsi nahi dugu. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.
Lanpetuta zebilen, eta korrika eta presaka, eta jendea zuen inguruan, baina "laztana" deitu zidan bi alditan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 76. orr.
Bizitza arrastan eman dute, sorgorturik eta erdi lokarturik, korrika eta presaka ezkondu dira, pazientzia faltaren eraginez, umeak egin dituzte, kasualitatez. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 123. orr.
Iluntzen ari zuen eraikuntzatik atera ginenean, eta merkatariak saltokiak ixten ari ziren korrika eta presaka. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 222. orr.
Ubanbe korrika txikian hasi zen, alkandora zuria astinduz orduan ere. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.
Amak, korrika txikian hurbildurik, besarkatu egin ninduen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 138. orr.
Neskak atzera jiratu eta korrika txikian aldendu ziren. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 77. orr.
Imajina ezazue burdinazko bola bat, mundua bezain handia, eta bola hartan inurritxo bat korrika txikian jira eta bira etengabean. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 182. orr.
Gero, presaka eta korrika agur esanda, hanka egin zuen handik. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 143. orr.
Dena egiten du presaka eta korrika eta azken minutuan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 261. orr.
Bere bizitza tristean zehar noizbehinka bizitako atsegin banaka batzuek bakarrik, presaka eta korrika irentsiak gehienak, kontsolatzen dituzte bizitza bizi izanaz. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.
batetik bestera korrika (13); beti korrika (4); erdi korrika (6); etorri zen korrika (4); haren atzetik korrika (4); ia korrika (6); jendea korrika (13); joan zen korrika (18)
korrika abiatu (27); korrika abiatu zen (9); korrika alde egin (19); korrika ari (17); korrika atera (26); korrika batean (36); korrika bizian (27); korrika egin (42); korrika egin zuen (7); korrika eginez (6); korrika egingo (4); korrika egitea (14); korrika egiteari (8); korrika egiteko (28); korrika egiten (33); korrika egitera (7); korrika eta lasterka (4); korrika eta presaka (62); korrika etorri (8); korrika hasi (42); korrika hasten (4); korrika heldu (4); korrika hurbildu (6); korrika ibili (8); korrika ibiltzen (5); korrika igo (9); korrika ikusi (5); korrika irten (5); korrika itzuli (4); korrika jarraitu (4); korrika joan (61); korrika joan zen (25); korrika joaten (9); korrika korrika (5); korrika kulturala (13); korrika kulturalaren (16); korrika kulturalaren barruan (5); korrika martxoaren (4); korrika pasatuko (4); korrika saio (9); korrika saioa (5); korrika saioak (6); korrika sartu (4); korrika ttiki (7); korrika ttipi (13); korrika txikian (19); korrika zebilen (4); korrika zihoan (7); korrika zihoazen (5)
presaka eta korrika (10)