Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azalera makurtuek estimuluan duten korrelatu bezala aurkezten dira (beste era batera esanda, erretinako irudian ehundura-gradiente bat izatea distantziaren aldakuntza jarraitu bat pertzibitzeko estimulua da). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.
Determinazio ontologikoa erabaki etikoaren korrelatua da eta bien artean errealitate beraren aurpegi bikoitza eratzen dute. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.
Honelako edo halako gizakiren ideia kontsideratuz haren egintza guztiak eta bakoitza ("propietateak") deduzi litezke, zeren horiek baitira ideia egokien korrelatuak. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 23. orr.
Historia jarraitua, bera da subjektuaren funtzio fundatzailearen ezinbesteko korrelatua, ihes egin dion guztia berriro bereganatuko duen bermea. XVII. edo XVIII. mendeetako medikuntzaren enuntziatuen korrelatu modura jartzen den objektua ez da epai juridikoetan edo poliziak hartutako neurrietan izendatzen den berbera. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 19. orr.
Lehenengo klaseak ez du ezein korrelatorik, nabaria denez; hauek bigarren klasean baino ez dira aurkitzen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 65. orr.