Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antzinako Olinpiar Jokoetan parte hartzen zuten eta olibondo adarrez koroatzen zituzten. Judit eta berarekin zeuden emakumeak olibo-adarrez koroatu ziren. Elizen arteko biblia Jdt 15,13
Berak borroka garrantzitsuren bat irabaztean, bere burua koroatzen zuen lertxunaren zein orrikararen zarba eta hostoekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.
Haren biloba Pepin errege koroatu zutenean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.
Munduko ospeak hainbeste goraltxatu zuen gizona, non Enperadoreak berak oso handikiro koroatu baitzuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 346. orr.
Koroatu zuten egunean aitari emandako hitza. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 332. orr.
Zu haietakoren batean erregetzat koroatzeko. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 34. orr.
Eta poz horrekin, haren arima santua, aintzaz koroatua, bizitza honetatik aingeruen bizitza zoriontsura igaro zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 955. orr.
Herriaren aurrez aurre, urrutian, Everest mendia ikus zitekeen, ia beti lainoz koroatua. Goiko zirkuluaren mailan amaitzen zen almenek koroaturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.
Gaua nagusitu zen eta mendebaldean izarrek koroatu zituzten mendi-gailur ia ikusezinak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 78. orr.
Kilpatrick antzoki batean akabatu zuten, […] eta heriotza horrek koroatu zuen dramak egun asko eta gau asko hartu zituen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.
Arkupean landutako errege baten buru dotore eta koroatua. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.
Ilargi koroatua, euri-ekarle, bildu zuen Auspoa bilduman Antonio Zavalak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.
errege koroatu (9); errege koroatu zutenean (6); kapet errege koroatu (3); pepin errege koroatu (3)