Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

korde 1 iz konortea.

Han nintzela jakinarazi ziotelarik Tourvel andreari, irudi zuen kordea etorri zitzaiola.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 471. orr.

Kordera etorria zen alabaina, ez ordea oroimenera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 475. orr.

Erdietsi nuen hala ere neskatila hura ohera berriz eramatea, bai eta kordera ekartzea ere.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 454. orr.

Iduri du hala ere bart gauean eriak kordea doi bat berreskuratu duela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 499. orr.

Zer? -galdetu zuen, bere kordera itzuliz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 146. orr.

Galarza III.a bere kordean dago, baina lesioek hitz egitea eragozten diote.  Berria - Kirola   2004-07-22

2 (hitz elkartuetan)

Korde gabeziatik bizitzara itzultzean bi aldi izaten dira: lehenbizi, adimenaren edo espirituaren zentzuarena; bigarren, existentzia fisikoarena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 97. orr.

3 korde gabe (2 agerraldi, 2 liburutan; orobat kordegabe 8 agerraldi, 5 liburutan) adlag korderik gabe. ik kordegabe.

Nahastua zegoen Dorotea, txunditua Luszinda, eta korde gabe Klara anderea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 90. orr.

Hori ikusi eta entzutean, haurra lurrera erori zen korde gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 974. orr.

Zeren hala egon baitzen Mattin bi egunetan, kordegabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 363. orr.

Eguzkiak bete-betean jo zuen Jonas buruan, eta ia kordegabe utzi zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 166. orr.

4 korde-galtze iz

Bular-mindunen zorabioa eta Norak ondo ulertu ez zituen bere korde-galtzeari buruzko beste hainbat argibide aipatu zituen gero Mathildek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 165. orr.

Eta orduan epaiketaren oroitzapen osoa, hormetako oihal beltzena, epaiarena, zorabioarena, korde galtzearena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.

5 kordea galdu

"Hiltzen ari naiz" oihu egin, eta kordea galdu zuen Euler-ek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 422. orr.

Doi-doia izan nuen besaulki batera heltzeko parada, eta alditxartu nintzen kordea galtzeraino.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 184. orr.

Kordea galdu nuen, baina ez dut halere esango kontzientzia osorik galdu nuenik. Kordea galtzeko zorian zegoen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 96. orr.

Burua odoletan zuen, eta kordea galdurik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 234. orr.

Maiz, kontenplazioaren gozotan murgildua, kordea galdurik, giza zentzumenen gainetiko esperientziak izaten zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 341. orr.

Kordea galdu behar zuela sentitu zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 71. orr.

· Galduxea nuen kordea kolpeen ondorioz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.

Norak kordea erdi galdu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

6 korderik gabe (16 agerraldi, 9 liburu eta artikulu 1ean) ik gorago 3.

Hango kanaberen artean erori zen korderik gabe. Mutu eta ia korderik gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 200. orr.

Kolpeak berak hil ote zuen, ala uretan korderik gabe murgilduta egoteak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 368. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kordea etorri (3); kordea galdu (22); kordea galdu zuen (6); kordea galduko (3); kordea galdurik (11); kordea galduta (7); kordea galtzeko zorian (9); kordea galtzen (4)

ia korderik gabe (4); korderik gabe (16); korderik galdu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus