Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

korda (143 agerraldi, 46 liburu eta 43 artikulutan; orobat kuerda g.er.) 1 iz soka. ik soka.

Pettan zen besteak baino aitzinago joana, zaldi bat kordatik estekan, miatzaile edo espiun gisa. zirgari nagusia etsita dago; gaztea, aldiz, prest dago lotuta duen korda hausteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 219. orr.

Elurrez estalia edo izotzak hormatua zen lurrean, xutik ezartzen genuen bahea erorarazten genuen, leiho gibeletik tiratuz korda eta xoriek denbora berean jatekoa eta presondegia segurtatuak zituzten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 38. orr.

Ehizako arman, zurezko arkuak bi muturretan egiten dion presioak jartzen du zuzen korda; arkua, berriz, korda tinkatuak ezartzen dizkion mugen eraginez kurbatzen da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 252. orr.

Seigarren roundean jada korden aurka baztertu zuen pare bat aldiz Koliriok bere aurkaria.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

2 irud/hed

Euskal abizenekin aise osatzen dira horrelako korda luzeak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 40. orr.

Ikaragarriko korda luzea Santespietako aldetik Herriko Etxearen aintzinerat, Baiona-Ttipian gaindi itzulia luzatuz.Korda luzea da, biziki luzea, "Prestige" untzi zaharkituaren hondatzeak ekarri duen hori!  Herria   2003-05-15

Besta horrek gainerat gero eta korda luzeagoa dauka.  Herria   2005-12-22

3 (geometrian) arku bateko bi puntu loten dituen zuzenkia.

Korda erdia, horra sinua zer zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.

Trigonometrian ere kurbaren eta zuzenaren arteko erlazioan zegoela koska; zirkuluetako arkuen eta haiei eusten dieten korden arteko erlazioan, alegia: kordaren luzera kalkulatzea, zirkuluaren erradioaren arabera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 252. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Han bildutako jendea dantza-korda bat osatzen hasi zen pixkana-pixkana.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Biper korda luze bat.  Herria   2003-12-11

Hatz batez seinalatu zuen paretatik zintzilik zegoen tipula-korda.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Perla-kordaren batzuk.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 193. orr.

Eta, bere sakelatik koral-korda, urrez kordatua, aterata, lepoan ipini zion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 181. orr.

Urre-hariz kordaturiko koral bitxi korda bat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 182. orr.

Segoviako oroititzak dituzten galtza-kordak, Bilboko ur bedeinkatu ontzi beirazkoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

Berdin, bide batzuen egiteko, nolako harresi korda luzeak eta goratasun haundikoak erabiltzen zituzten, hainbeste urteren buruan oraino zutik daudenak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 64. orr.

5 musika-tresnetan, haria. ik soka 8.

Arrabitak bi korda ditu, biolinak hiru...  Herria   2004-04-29

Musika tresnen korda edo harien erara dar-dar egiten baitute.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Perkusio, korda eta haizezko instrumentuen bitartez musika tradizionalaren bide berriak erakutsiko dituzte.  Berria - Kultura   2004-06-04

Meccano piezekin eraikitako mekanismoekin korda eta arku instrumentu batzuk, perkusio txikiak eta teklatu bat entzuten ditugulako.  Berria - Kultura   2004-11-17

Korda laukote bat, tronpeta jole bat, eta abar.  Berria - Kultura   2004-10-06

Kordarako koartetoentzako partitxelak plazaratu ditu, zortzi koadernotan.  Berria - Harian   2006-01-28

Hatz bizkorrak zitararen kordetan korrituz itzartzen duten musen kantua bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.

6 aho korda ahots korda.

Etxera itzuli zenean, izebak esan zion, aho-kordei ia eragin gabe, hil egin zituztela herriko bost gazte.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 19. orr.

Neskatoak ondo zituela aho-kordak eta ez zirudiela burutik gaizki zegoenik ere.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 262. orr.

-Esan eeeee -agindu zion Aldabak tutua aho -korden artean kokatu zionean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 72. orr.

7 ahots korda (orobat ahoskorda)

Izan ere ahoskorda deitzen diren horiek laringean dauzkagun ezpain itxurako tolesdura haragitsuak dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Minbizi kasu jakin batzuetan ahots-kordetako minbizia, kasu, egunean bertan ematen zaio alta gaixoari.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Garbi-garbi atera diotela eztarriko zulotik eta, gainera, ahots-korda moztu gabe.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 42. orr.

Bada adindu bat ahots-kordak urratuta dituena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Kamera txiki hura sudur zuloan behera ahots-kordetaraino sartzea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 72. orr.

Ahots kordetako noduluak lanak eragindako gaixotasun bezala hartu behar direla.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Ahots-korda kiskalietako gizonak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Ingelesez voice hitza erabiltzen da ahoskorden dardararen emaitza adierazteko eta, horregatik, voiced ('ahostun') dira ahoskorden dardaraz egiten diren hotsak eta voiceless ('ahoskabe') ahoskorden dardararik ez dutenak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.

Esaldien doinuaren funts fisikoa ahoskordek sortutako uhinaren oinarrizko maiztasuna da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 93. orr.

8 korda eman (mekanismo bati; orobat kuerda eman) ik giltza 15.

Esnagailu bat atera du estutxetik, eta eskumuturreko erlojua kontsultatu ondoren orratzak mugitu eta korda eman dio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 112. orr.

Korda emandako mekanismo batek eraginda bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 81. orr.

Jauregia, korda emandako mekanismo bat bailitzan, berpizten hasia zen azken orduetan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

Erlojua, ahal bada, kuerda eman behar zaien horietakoa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots korda (5); biper korda (3); dantza korda (4); korda luze (6); korda luzea (6); korda luzeak (4)

ahots kordak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus