Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

korapilatu, korapila, korapilatzen (orobat korapilotu g.er. koropilatu g.er., korropilatu g.er. eta korapildu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian korapilatu agertzen da) 1 du ad bi hari, lokarri edo kideko, edo hari baten bi muturrak, korapilo batez lotu; korapiloak egin.

Oinetakoak oso txukun lotu eta estu samar korapilatu zituzten txibistak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 78. orr.

Pisu batean ehundegi sail bat zegoen, eta haietan neska batzuek, kotoi puskak ilean, trebetasun handiz korapilatzen zituzten hariak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 160. orr.

Kiribiltzea amaitu zuenean, zorutik kapela erdi bukatu bat harturik, arto-hostoa korapilatu zion kapelaren mutur solte bakarrari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.

Larruzko xala sorbalda gainean korapilatuta zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 118. orr.

Ile luzeak konketaren hondoan korapilatuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 101. orr.

Haria, mehea izaki, korapilatu egiten zen eta korapiloak askatu behar izan zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 144. orr.

Behia, berriz, ume egiteko zorian jarri zen, baina umea egin ordez, lau ertzak korapilaturik zituen maindire bihurtu zen, eta, maindirea, sagarrez bete...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 15. orr.

Gertakarien haria korapilatzen eta trabatzen denean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 35. orr.

Askatzeko ahalegin bakoitzak gero eta gehiago korapilatzen duen artile-mataza bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 449. orr.

2 irud/hed

Eta norbaiten eskuak zure gerria korapilatzen eta titi-buruak laztantzen sentitu nahiko dituzu.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 71. orr.

• 3 da-du ad nahasi, korapiloz bete.

Marrok elkar gurutzatzen dira, korapilatu egiten dira ezustean bestelako eremu eta koloreetako marrekin, ezinegon hauskor batek joak dira, norabide estrainioak dituzte.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 167. orr.

Badira, alabaina, gauza batzuk, non justizia bera korapilatzen baita bestelako kontuekin.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 84. orr.

Atseginez ari ziren biak, beren egiteko hartan laketurik eta mihiak korapilaturik, hasperenka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.

Une hartan mutilaren begirakunea eta nirea korapilatu egin ziren; korapiloa lehenbailehen askatu, eta atzera irakurtzen hastekotan nengoela, galdera hau egin zidan: [...].  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 156. orr.

Uste ez bezala korapilatu zitzaizkidan ametsa eta gertakizunok buruan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

Hitzak korapilatu egin zitzaizkion eztarrian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 268. orr.

Negar isil, antzinako bat korapilatu zaio eztarrian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 127. orr.

-Nik? -galdetu nuen ahotsik gabe ia, harri eta zur, nahasmendua zintzurrean korapilatuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 110. orr.

Dena korapilatzen ari zitzaidan buruan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 286. orr.

Gorputz garbitu berriaren urrina tabako usainari korapilatu zitzaion salan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Barreneko egonezinak korapilatu egiten dizkio tripak, eta jateko gogoa kendu dio.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 24. orr.

Testak berez errazagoak dira eta pixkatxo bat, behintzat, korapilatu behar dira.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 57. orr.

Aberriaren hobe beharra bezalako argibide luzeetan korapilatu nintzaion sutsu bezain antzu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 102. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Ile korapilatuen jiran orein-damazko koroa bat zuela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 122. orr.

Botiken kristalezko ontzi koxkorrak eta goma korapilatu batez itxitako kutxatxo metalikoak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 104. orr.

Zamo bizkar-belzkarak, oihal mugikorrak diruditenak, aingura korapilatuak, lotu eta aska, lotu eta aska, etengabe. Musu korapilatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Bi emakumeen gorputz biluzi korapilatuak agerian geratu ziren.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eztarrian korapilatu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus