Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

korapilatsu (orobat korapilotsu g.er., koropilatsu g.er., koropilotsu g.er., korropilotsu g.er. eta korropilatsu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian korapilatsu agertzen da) 1 izond korapiloz betea.

Mataza korapilatsuko istorioak harilkatzen jarduten zuten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 261. orr.

Bere arrazoibide korapilatsua harilduz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.

Alemaniarren gogamen zorrotzak hitz korapilatsuak sortzen ditu. Maitasun ixtorio korapilatsu eta bitxi bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 164. orr.

-Ondo istorio korapilatsua dugu gure hau.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.

Auzi korapilatsuak diru-iturri polita dira jende askorentzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.

Auzi korapilatsuan sartu zarete, eta giharrean ukitu duzue.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

Misterio korapilatsu bat argitzen ari balitz bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 40. orr.

Pertsonen arteko harreman korapilatsuak lantzen dituzten nobelak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

Berrogeita hamar urte baino gehiago emana itsasontzi eta makinen maketa izugarri korapilatsuak egiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.

Ioien mugimenduaren bidez transmititzen da seinalea, modu korapilatsu baina eraginkorrean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Don Kixoteri hainbeste gustatzen zitzaizkion Feliciano de Silvaren pertsonaien modu korapilatsuan mintzatzen baitzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.

2 (izan aditzarekin)

Korapilatsua da matematika, eta are korapilatsuagoa da hura aplikatzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.

Oso testu korapilatsua da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 159. orr.

Oso gai korapilatsua zela. egun korapilatsua izango zuela aurreikusi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 226. orr.

Oso korapilatsuak diren gaietan sartu izan naizelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 206. orr.

Baina bi hots konbinatuen ahoskatzeari gagozkiola, kontua korapilatsuagoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

Lan korapilatsua izango zen, zalantzarik gabe, ordura arte izandako korapilatsuena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.

Trinkoa baita bere edukia, apur bat korapilatsua bere argudiobidea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 114. orr.

Lan gaitza da azaltzea zeinen korapilatsua eta zaila izan zen gure gazte-denbora hura.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 33. orr.

Ulertzen zailak izaten dira gaiak, eta esplikatzen korapilatsuak.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Bi urte luze eta korapilatsu izan ziren.  Berria - Harian   2005-07-29

• 3 (beste aditz batzuekin)

Gero eta korapilatsuago agertzen zitzaizkion gauzak Ruche jaunari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 449. orr.

Behe Nafarroan, ostera, forugintza korapilatsuago gertatu zen.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 33. orr.

Gogoan erraza zirudien guztia korapilatsu bihurtzen zen berehala praktikan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 157. orr.

Inoiz baino korapilatsuagoa dator aurten EAEko udal eta foru administrazioetako langileen lan baldintzak ezartzeko negoziazioak.  Berria - Ekonomia   2004-06-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus