Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kopilotu (orobat kolpiloto g.er.) iz pilotoaren laguntzailea.
Lehenengoa autoaren gidaria zen, bestea, berriz, kopilotua. Martak kopilotuaren aulkian jarri zuen zapata kaxa. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 148. orr.
Autoan sarrarazi duzu, kopilotuaren atetik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 71. orr.
Horrez gain, kopilotuak musikaz eta aire egokituaz ere arduratu behar izaten du. Gidariak kopilotuari eskuratzen dion lehenengo gauza "Road Atlas" bat izaten da. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 86. orr.
Berak egin du kopilotu lana. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 75. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)