Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

koordenatu (39 agerraldi, 9 liburu eta 3 artikulutan; orobat koordenada 41 agerraldi, 14 liburu eta 16 artikulutan, eta koordinatu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian koordenatu agertzen da) 1 iz puntu batek planoan edo espazioan duen kokagunea finkatzen duen zenbaki sistema.

Baldin eta zeru-gangako izar bakoitza haren bi koordenatuen bidez atzematen bada [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 403. orr.

Apuntatuko al zituzten alienigena txoro bi haiek gure planetaren koordenatuak?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 107. orr.

Ez zieten herriaren izena ere esan, bonbak zein koordenadatan bota behar ziren besterik ez.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

Koordenatu negatiboei oso begi gaiztoz begiratzen zitzaien, bereziki Descartesek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

Itsasontziak itsasoan bezala, beren koordenatuen bitartez aurkitu behar dira planoko lauki-multzoan hartutako puntuak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Espazio-denborazko koordenaden arabera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

Kartesiarra zen erreferentzia-sistema, kartesiarrak koordenatuak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 347. orr.

Koordenatuen geometria esan zitzaion Fermatek eta Descartesek [...] eginiko aurkikuntza horri.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 347. orr.

Denbora eta espazioaren beste koordenada batzuetan harrapatuta, galdutako mundu batean gelditu izan balitz bezala betiko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 210. orr.

2 irud/hed

Idazleak koordenada espazio-tenporal konkretu batzuetan idazten du.  Berria - Kultura   2004-10-07

Agrafiaren akusazioak alde on bat du: akusatzailearen koordenatu ideologikoak nabarmentzen dituela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 64. orr.

Horrela, ZTGri buruzko aztergaiak/irakurketak koordenatu filosofiko jakin batzuetan koka ditzan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.

Enuntziatuaren koordenadak eta estatus materiala bere berezko ezaugarrien artekoak dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 117. orr.

Absurdoaren antzerkiaren koordenatuekin, AEBetako gizartearen eta gobernuaren kritika zorrotza egiten du antzezlanak.  Berria - Kultura   2006-01-20

Baina egun zazpi koordenatu ditu idazlearen munduak, hiriak; «Zazpi baitira munduaren inguruan nabigatzeko zeharkatu beharreko itsasoak».  Berria - Kultura   2004-11-02

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nonahi jar zitezkeen koordenatu-ardatzak, eta ardatzetan edozein luzera hartu unitate gisa. Ardatz bertikala marraztu zuen gero, ahapeka esanez: "y'y, koordenatu-ardatza"; elkargunean, J lodi bat idatzi zuen: "koordenatu-jatorria".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

Haien bitartez, koordinatu-sistema bat ezartzen da, eta hark emango die aukera enbrioiak eratuko dituen zelulei beren burua kokatzeko eta beren nortasuna definitzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere liburuen izenburuak irakurri besterik ez dago bere bizi-koordenadak bakardadearen eta nihilismoaren begietan iltzatuta zituen pentsalari honen nondik norakoak jakiteko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 55. orr.

5 koordenatu polar ik polar 4.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus