Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kooperante (orobat kooperant g.er. eta kooperanta g.er.) iz nazioarteko hitzarmenen bidez, laguntza profesionala behar duen herrialde batera bidalia den pertsona.
Era bateko eta besteko presioak hasi ginen jasotzen kooperante atzerritar guztiak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 74. orr.
Brigadista eta kooperante berriak ere iristen ziren. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 75. orr.
Iñigo Egiluz kooperante bilbotarra. Berria - Euskal Herria 2004-10-17
Bahisaria ordaindu ostean askatu zituzten bi kooperanteak. Berria - Mundua 2004-09-30
Herrialde horretan egon da bi urtez kooperante gisa. Berria - Kultura 2004-12-10