Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horren guztiaren kontzientzia dago eta, tamalez!, kontzientziaren kontzientzia. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 274. orr.
Oso gustura zegoela; hain gustura, non gustura egotearen kontzientzia zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 150. orr.
Kezkatzen ninduena zen, batik bat, Alemanian gertatzen ari zenaz inork kontzientziarik ez izatea Estatu Batuetan. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 66. orr.
Zuk fede diozun hori gure indarraren kontzientzia baizik ez da. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 180. orr.
Eta hor da bere existentziaren zentzua: sobran dagoelako kontzientzia da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 272. orr.
Hegoaldean ikusten da, zein barna finkatua den aspaldian euskaldunek nazio bat osatzen dutelako kontzientzia. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 108. orr.
Hiztunen konszientzian, nominatiboa ez da, inolaz ere, deklinabidearen lehen kasua. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 162. orr.
Konszientzia linguistikoak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 192. orr.
Ekintzarik gabeko kontzientzia ala kontzientziarik gabeko ekintza, horra auzia. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 12. orr.
Norberaren buruaren kontzientzia (apertzepzioa) niaren errepresentazio bakuna da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 52. orr.
Biak gara, izan ere: garenaren kontzientzia, batetik, eta kontzientzia horri babesa ematen dion inkontzientea, bestetik. Pako Aristi «Note book», 2005 - 81. orr.
Hala gaitu kontzientziak koldar bilakatzen guztiok. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 112. orr.
Hormak eta etxe-barneko gauzak handik eta hemendik ukitu, eta espazioaren, trinkotasunaren eta perspektibaren kontzientzia izateko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.
Gu ez gaituk soldataren esklabu, gu gaituk gizartearen kontzientzia! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.
Ez dut bada uste aurkituko den legelaririk, zientzia bezainbat kontzientzia baduenik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 167. orr.
Gizarteak mugatzen du kontzientzia ala kontzientziak mugatzen du gizarte mota? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 76. orr.
Kordea galdu nuen, baina ez dut halere esango kontzientzia osorik galdu nuenik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 96. orr.
Bekatuaren kontzientzia ahultzen zihoan heinean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 32. orr.
Beren irudimena arautu eta kontzientzia sorgortzeko erabiltzen duten edari mistikoa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 36. orr.
Behin-betiko euskal kontzientzia astindu zuen eztanda. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 123. orr.
Kontzientzia kezkatzen zion zerbait burura etortzen bazitzaion, berehala aitortzen zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 545. orr.
Konbentziook ohitura bihurtu direla, eta beren arbitrarietatearen kontzientzia galdu dela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.
Ez dakigu burmuineko prozesu neurobiologikoek kontzientzia zelan sortzen duten zehazki. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 60. orr.
Horretara errenditzen ote zen kontzientzia galarazi zion amodioa? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 244. orr.
Kontzientzia osoz hartu nuen, bada, erabakia. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 339. orr.
Elkarrekiko mendekotasunaren kontzientzia argiago horrek. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.
Ikusleen kontzientzia lozorrotuaren auziarekin hasi, eta begira non bukatu dugun. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 190. orr.
Neure baitatik atera eta besteenganako kontzientzia berri bat sortzen sentitu dut. Pako Aristi «Note book», 2005 - 52. orr.
Kontzientzia kolektibo bati eragingo liokeen agindu bat entzunda bezala desagertzen ziren denak nire ingurutik. Pako Aristi «Note book», 2005 - 88. orr.
Bizipen indibidualaren eta kontzientzia pertsonalaren absolututasuna. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.
Herriaren kontzientzia kritikoa. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 21. orr.
Kontzientzia enpiriko ezberdin oro autokontzientzia bakarrean lotu behar da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 291. orr.
Kontzientzia bizi-bizia eduki behar da, edo gutxienez kontzientzia larri horri zegoela ulertu egin behar da, Mirande eta Mirande bezalakoak ulertzeko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 278. orr.
Heriotzaren, denboraren eta iheskortasunaren kontzientzia bizia duzu... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 151. orr.
Kontzientzia espainolaren "sustrai telurikoak". Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 270. orr.
Kontzientzia baita barrendik bizi ditugun, edo, hobeki, barrendik bizi gaituzten aingeruen eta deabruen arteko gudutokia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 141. orr.
Hire kontzientziak esaten badik ondo egin huela, kitto. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 168. orr.
Gure kontzientziak penitentzia bat jarria zigun, eta guk bete egin genuen zigorra. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.
Kontzientzia omen damuaren gunea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 239. orr.
Bakean dut kontzientzia. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 142. orr.
Beharbada, Achille jaunak ez dauka kontzientzia oso lasai. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 125. orr.
Beti itzultzen da kontzientzia krimenaren lekura. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 202. orr.
Zama bat nuen kontzientzian. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 39. orr.
Kontzientziaren ausikia, azkenik, Bozkarioari kontrajartzen zaion Tristura da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 273. orr.
Kontzientzia lasaitu nahian. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 138. orr.
Kontzientzia arintzeko lain izan zen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 240. orr.
Barnean gaiztotzen ari zitzaion errua garbitu nahi zuen, bere kontzientzia araztu eta berriz hasi. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.
Kontzientzia ez zitzaion erabat baretu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 392. orr.
Bihotz garbitik, kontzientzia onetik eta itxurakeriarik gabeko sinesmenetik datorren maitasuna indartzea. Elizen arteko biblia 1 Tm 1,5
Kontzientzia oneko gizona nintzela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 606. orr.
Horrenbesterainokoa baita kontzientzia gaiztoaren eragina. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 360. orr.
Hari umorea hobetzeko, eta niri kontzientzia gaiztoaren zama arintzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 366. orr.
Nabarmen ari bainaiz marmarka, inolako kontzientzia txarrik gabe, ordea. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 36. orr.
Egizue apaltasunez eta errespetuz, kontzientzia garbiz jokatuz Elizen arteko biblia 1 P 3,16
Aurrera egiten duen eta gogoratzen duen kontzientzia eredu orokor batera. Inolako kontzientzi kargurik zertan izan beharrik gabe. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.
Kontzientzia karga zamatsuenetako bat. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.
Kontzientzi arazoa da haientzat erlijio guztiak onartzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 154. orr.
Nagusiak ez dio kontzientzia-aitzakiarik onartu. Pako Aristi «Note book», 2005 - 46. orr.
-Kontzientzia-kasu bat daukat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 291. orr.
Kontzientzia askatasuna, adierazpen askatasuna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.
Kontzientzi azterketa luze eta larria egin zuen aitortzailearengana joan aurretik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 201. orr.
Gerrek sortzen duten gizarte krisia eta bere baitan sortzen zaion kontzientzia krisia. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.
Kontzientzia-egoerak bizitza estutasunetan jar zezakeela. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.
Kontzientzia jarioaren eredua, non orainak etengabe ihes egiten dion bere buruari etorkizunaren irekiduran eta iraganaren atxikipenean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 192. orr.
Halako krisietan gertatu ohi den "kontzientzia-bikoizketa" aipatzen du Hughlins Jacksonek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 169. orr.
Mendebaldeko Kristandadearen gizarte-kontzientzia berriaren sorrera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.
Hegoaldean alderantziz, Humboldtek aipu zuen herri-kontzientziari esker beharbada, herritarren kemenak irekitzen zituela lantegi berriak, sortzen kooperatibak eta eraikitzen ikastegiak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.
Talde-kontzientzia dugu, beste hainbat gizatalde indigenak bezala. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 101. orr.
Preso "arriskutsu" horiek izan ohi dira, hain zuzen, nolabaiteko klase kontzientzia daukatenak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 141. orr.
Mirande krisi-kontzientzia honetan dugu idazten hasia. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 280. orr.
Barrua bekatu-kontzientzia guztitik garbiturik eta gorputza ur garbiz txukundurik. Elizen arteko biblia Heb 10,22
Kristautasunak judaismoarekiko zuen erlazioa ezeztaezina zen juduen begietara eta gogaikarriro anbiguoa zen kristau-kontzientzientzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.
Eta bizitza honetan, berriz, nola arinduko dut hiltzaile-kontzientziaren zama, kontzientzia, definizioz, luma baino eta airea baino eta pentsamendua bera ere baino arinagoa baita? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 227. orr.
Aspergerren sindromean, berriz, badago auto-kontzientzia, eta introspekziorako eta kontaketarako ahalmen nolabaiteko bat ere bai, behintzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 241. orr.
Baina ezin izan zuen hain laster desagertarazi gobernari izandakoen auto-kontzientzia politikoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.
Hiru urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Greziako epaitegi batek Giorgos Monastiriotis 24 urteko kontzientzia-eragozleari, Irakera joan nahi ez izateagatik. Berria - Mundua 2004-09-29
Aleman anitz, Holandesak, kontzientzia eragozleak edo Jehovah-ren lekukoak egun oroko Bibliaren irakurtzeari jarraikiak ziren. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.
Mota askotako kontzientzia eragozleak daude, baina mugimenduak denak onartzen ditu. Berria - Mundua 2004-07-13
Nafarroako ginekologoak kontzientzia eragozleak direla dio kontseilariak. Berria - Euskal Herria 2004-11-17
Soldadutza egitearen aurkako kontzientzi eragozpenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.
Ertzainetako beste batek [...] ez du ulertzen zergatik joan behar duten sei gazte bakean bizi diren etxe bat gehiago hustera, baina nagusiak ez dio kontzientzia-eragozpenik onartu. Pako Aristi «Note book», 2005 - 47. orr.
Kontzientzia Eragozpen Mugimenduak eta Ekologistak Martxan taldeak. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Kontzientzia eragozpena argudiatuz, antisorgailu horri buruzko informaziorik ere ez duela banatzen salatu du EAk. Berria - Euskal Herria 2004-03-18
Zaila zen kontzientzia hartzea. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.
Kontzientzia hartzen dudalarik, horrek izutzen nau. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.
Jendeak suteak kaltegarriak direlako kontzientzia har dezan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 191. orr.
Jendeak kontzientzia har dezan lurra xahutzen ari dugula, gizadiaren geroa gakatuz. Herria 2005-04-14
Hitz egitea, edo idaztea, kontzientzia hartzeko modurik trebeena baino ez da. Pako Aristi «Note book», 2005 - 81. orr.
Gauza bat baita emakume izatea, eta beste bat, poemak iradokiko lukeena, emakume izate horren kontzientzia hartzea. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 198. orr.
Bere buruaren kontzientzia hartzeak lotsa gorritan utzi zuen Gabriel bat-batean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 326. orr.
Euskalduntasunaren kontzientzia hartze horretan, gerla karlistarik landa Hegoaldetik jin errefuxiatuek zerbait eragin eduki zutela. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 84. orr.
Hirukia gorria zen preso politikoen kasuan, berdea preso arruntenean, bioleta kontzientzia-objektoreentzat, beltza "asozialentzat", arrosa homosexualentzat. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 14. orr.
Porturi, baina, kontzientzia-objetore aurpegia jarri zitzaion. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 92. orr.
Alde batetik auzapez batzu altxatu dira horren kontra, bereziki Partidu Popularreko eskuinekoak, Auzapezek kontzientzia objekzioaren izenean ezkontra mota horren errefusatzea galdatua izanen zaielarik. Herria 2005-06-16
Epaiketan semeari ez diote bere buruaren defentsa egiten utzi eta kontzientzia objekziorako eskaera ez dute kontuan izan. Berria - Mundua 2004-05-28
Baina azken galdera bat neukan hozkaka, kontzientziako harra bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 111. orr.
Anshelenganako maitasun handi batek hartu zuen Avigdor, lotsarekin, kontzientziako harrarekin, larritasunarekin batera. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.
Zure kontzientziako harra isilarazi nahian hark lapurtutako dirua bere lekuan jartzera zoaz. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 47. orr.
Kontzientziaren harra ausikika hasten zitzaidanean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 198. orr.
bere buruaren kontzientzia (3); burges guztien kontzientzia (3); euskal kontzientzia (8); giza kontzientzia (9); gizarte kontzientzia (4); izatearen kontzientzia (17); jendearen kontzientzia (4); klase kontzientzia (3); kontzientzia alatzen (3); kontzientzia aldaketa (3); kontzientzia arazorik (5); kontzientzia argia (4); kontzientzia askatasuna (4); kontzientzia berri (7); kontzientzia berri bat (5); kontzientzia berria (3); kontzientzia bizi (3); kontzientzia bizia (5); kontzientzia enpiriko (10); kontzientzia enpirikoa (7); kontzientzia enpirikoaren (3); kontzientzia eragozleak (6); kontzientzia eragozpen (5); kontzientzia eragozpen mugimenduak (3); kontzientzia eragozpena (5); kontzientzia esnatzeko (4); kontzientzia falta (3); kontzientzia faltsua (3); kontzientzia faltsua ahanzteko (3); kontzientzia gaiztoa (6); kontzientzia gaiztoaren (3); kontzientzia galdu (3); kontzientzia garbi (10); kontzientzia garbia (4); kontzientzia handiagoa (4); kontzientzia har (4); kontzientzia har dezan (3); kontzientzia hartu (12); kontzientzia hartze (7); kontzientzia hartzea (16); kontzientzia hartzearen (3); kontzientzia hartzeko (5); kontzientzia hartzen (3); kontzientzia kolektibo (5); kontzientzia kolektiboa (3); kontzientzia larri (3); kontzientzia lasai (15); kontzientzia lasaitzeko (5); kontzientzia lasaiz (3); kontzientzia morala (3); kontzientzia nazionala (7); kontzientzia oso (5); kontzientzia osoa (6); kontzientzia osoz (5); kontzientzia piztu (7); kontzientzia politiko (3); kontzientzia politikoa (8); kontzientzia txar (4); kontzientzia txarra (18); kontzientzia txarrak (5); kontzientzia txarrarekin (3); kontzientzia txarraren (5); kontzientzia txarrik (5); kontzientzia zuzena (4); krisiaren kontzientzia (4); kristau kontzientzia (3); nazio kontzientzia (11); norbere buruaren kontzientzia (3); norbere kontzientzia (4); talde kontzientzia (4)
jendearen kontzientziak (3); kontzientziak agintzen (4); kontzientziak aztertzen (3); kontzientziak esaten (3)
euskal kontzientziaren (4); kontzientziaren ahotsa (6); kontzientziaren ahotsa izan (3); kontzientziaren arabera (6); kontzientziaren aurka (4); kontzientziaren ausikia (7); kontzientziaren ausikiak (3); kontzientziaren ausikien (5); kontzientziaren batasun (8); kontzientziaren batasuna (8); kontzientziaren esanera (4); kontzientziaren harra (8); kontzientziaren iratzartzea (3); kontzientziaren kontra (3)