Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontzienteki (orobat konzienteki g.er.) adlag ohartuki, ezaguerarekin; jakinaren gainean. ik konszienteki.
Kontzienteki askotan, ohartu gabe beste batzuetan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 254. orr.
Mugimendu horren parte nahi dut izan, aktiboki eta kontzienteki. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 143. orr.
Benetako adierazpenak kontzienteki kontrolatutakoak dira. Ordutik aurrera kontzienteki idatzi duzu emakume izanik? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 235. orr.
Literatura feminizatu egin da, irakurlea ere, neurri esanguratsu batean, emakumezkoa da eta idazle asko euren literatura feminizatzen saiatu da: kontzienteki edo ez kontzienteki. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 112. orr.